Ruben Dario eta Lasesarre kaleak eraberritzeko obrak gaur hasiko dira, ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorria hobetzeko eta inguruko hornidura eta saneamendua erabat berritzeko. Obren iraupena lau hilabete ingurukoa da, eta udalaren inbertsioa 501.840,59 eurokoa.
Proiektu honek eskualdeko bizilagunen eskaerei erantzuteko aukera ematen du. Izan ere, Rubén Dario kalean galtzadako zoladura hondatuta dago, inguruan egin diren konponketen eta jarduketen arrastoekin. Lan horiekin galtzada berrituko da; espaloiak, Barakaldo estiloko baldosak jarriz, gaur egun kaleak ez baitu baldosa-eredu hori. Halaber, hornikuntza berrituko da burdinurtu harikorreko kanalizazio berriekin, saneamendua, euri-urak biltzeko kolektore berri bat sortuz, eta eremua argiztatuz, LED sistemako luminaria berriak instalatuz.
Lasesarre kalean ere zoruaren ordez asfaltatze berria egingo da, hori ere hondatuta baitago.