Amaitzear da posta bidezko botoa eskatzeko epea

0
  • Bihar, osteguna, apirilak 11, Euskadin edo aldi baterako Estatuan bizi diren pertsonek posta bidezko botoa eskatu ahal izateko azken eguna da
  • Boto-modalitate hori aukeratzen dutenek aste honetan bertan jasoko dituzte dokumentazioa eta boto-paperak adierazitako lekuan: azken eguna, apirilak 14

Euskadin edo, aldi baterako, Estatuan bizi diren baina Euskadiko Hautesle Erroldan agertzen diren pertsonek posta bidezko botoa eskatu ahal izango dute bihar arte, apirilaren 11ra arte. Horrela egin dezakete:

  • Paper-inprimakiaren bidez, herritarren eskura dago Correosen bulego guztietan, eta Correosen, EINren edo Eusko Jaurlaritzaren (https://euskadi.eus) webguneetan. Inprimaki hori eskuz bete, sinatu eta norberak entregatu behar du Correosen bulegoan, aurretik balioko agiri ofizial batekin identifikatuta.
  • Online eska daiteke Correosen webgunearen bidez, balioko ziurtagiri digital ofizial batekin autentifikazio-prozesua egin ondoren: Izenpe, NAN elektronikoa, etab.

Eskaera egin ondoren, pertsona horiek dokumentazioa eta boto-paperak adierazitako lekuan jasoko dituzte aste honetan bertan: apirilaren 14 da azken eguna. Dokumentazio horrekin posta ziurtatuaren bidez eman ahal izango dute botoa modu presentzialean eta balioko identifikazio ofizial bat aurkeztuta Correosen edozein bulegotan.