Foru Komunitateko 10 industriatik ia 8k neurriak hartu dituzte gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko. Gainera, %92ren ustez, gai hori “garrantzitsua” da, eta %73k uste du sektorearen barruan lehiakortasuneko faktore bat dela. Horrela egiaztatzen du Nafarroako Gobernuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak egindako ‘Nafarroako Industria-enpresetako Genero Berdintasunari buruzko lehen azterketak’. Txostena asteazken honetan aurkeztu dute Europako Debuting(Development Business Through Insclusiveness and Gender Awareness) proiektuko bazkideek egin duten bileran, Iruñerriko Mankomunitatearen egoitzan, Salestarren garai bateko komentuan.