Barakaldok Innpulso Sareko hiriak hartuko ditu maiatzaren 8an, Innpulso Emprende ekimenaren 7. edizioa dela eta

0

Datorren maiatzaren 8an Innpulso Emprende ekimenaren 7. edizioa hartuko du Barakaldok, Innpulso Sarearen ekitaldirik adierazgarriena. Ekimen horren helburu nagusia udal-arduradunen eta ekintzailetza-sarearen arteko topaketa erraztea da, eta, aldi berean, udalerrietako ekimen berritzaileenak saritzea.

Zientzia eta Berrikuntza Hirien Sareak eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak sustatutako topaketa Barakaldoko BEC – Bilbao Exhbition Centre gunean egingo da, eta kasu honetan Barakaldoko Udalaren laguntza izango du.

Innpulso Emprende ekimenak urtero biltzen ditu Innpulso Sareko hirietako alkateak ETEekin, mikroETEekin eta startupekin edo hiri bakoitzak hautatu dituen proiektu berritzaileagoekin. Horrela, topaketak nazio mailako ETE berritzaileen arteko hurbilketa errazten du, administraziotik berrikuntzaren sustapenean eta laguntzan esperientziak trukatzea bultzatzen du eta, azken batean, Innpulso hirietako ETE berritzaileak posizionatzen eta bultzatzen ditu, ikusgarritasuna emanez merkatu potentzialetara eta balizko inbertsioetara iristea errazteko.

Innpulso Emprende ekimenaren 7. edizio hau Espainiako Hiri Agendaren ingurukoa izango da. Agenda horrek 2030 Agendaren 17 Helburuak lokalizatu eta lortzen lagunduko du, horiek lurreratzea eta tokiko eta eskualdeko errealitatera egokitzea ahalbidetzen baitu, 10 Helburu Estrategikoren bidez. Ardatz hauek nabarmenduko dira: garapen ekonomikoa, soziala, gobernantza adimenduna eta lurraldea.

Azpimarratzekoa da bi sari banatuko direla, horietako bat Berrikuntza Sozial eta Urbanoaren arloko proiektu berritzaileenarentzat izango da, eta bestea Berrikuntza Teknologikoaren arloko proiektu berritzaileenarentzat izango da. Gainera, aipamen berezia egingo zaio «Influencer» enpresarik handienari, hau da, ekitaldiaren gainean sare sozialetan trafiko eta interakzio handiena sortu duenari.

Proiektuak ebaluatzerakoan, epaimahaiak honako alderdi hauek baloratuko ditu: ideiaren heldutasuna, proiektuaren izaera berritzailea, proiektuaren bideragarritasuna, taldearen gaitasuna eta esperientzia, eta lurraldean duen inpaktu-maila.