Bilbon atxilotu dute iruzur jarraitua egiteagatik

0

Ertzainek 26 urteko emakume bat atxilotu dute Bilbon ikerketa baten ondoren, adineko pertsona baten bankuko txartelarekin erosketa batzuk egitea eta kutxazain automatikoetan dirua ateratzea leporatuta. Emakumeak adineko gizonarentzat laguntzaile-lanak egiten zituen.

Joan de urtarrilean, adineko gizon batek bere bankuko txartelaren ustezko iruzurrezko erabilera salatu zuen Ertzaintzan. Dirudienez, gizona konturatu zen azken bi hilabeteetan dirua atera zutela txartelarekin kutxazain automatikoetan eta erosketak egin zituztela hainbat saltokitan, berak ez baitzituen egin mugimendu horiek. 

Berehala ikerketa jarri zuten abian, eta egiaztatu ahal izan zuten txartela erabiliz salatuari egindako iruzurra 20.500 eurotik gorakoa zela. Ikerketaren ondorioz jakin zuten gizonaren baimenik gabe txartela erabiltzen aritu zena gizonarentzat laguntzaile gisa lan egiten zuen emakumea zela. 

Horren aurrean, eta zegozkion frogaketak egin ondoren, atzo, asteazkena, goizean, atxilotu zuten susmagarria iruzur jarraitua egitea leporatuta. Zegozkion eginbideak polizia-egoitzan amaitu ondoren, atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarri zuten.