Katalunia Plazako belarra berrituko da

0

Hurrengo asteetan Katalunia Plazako soropila birsortzeari ekingo zaio, belarrik gabeko eta zulo txikietako zenbait gune baititu.

Carlos García Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, «belarra mozten hasi dira, belar txarrez kutsatuta baitago. Belarra arrasean moztu eta belar txar horiek erregailu batekin hiltzen dira. Beharrezkoa da eragiketa hori datorren astean errepikatzea, belar horiek eta haziak desagertuko direla ziurtatzeko. Prozesu hori amaitzen denean, lurra berdindu eta landu egingo da, eta kalitate oneko lur berria emango zaio «.

Ondoren, apirilaren 22 inguruan, hesitu egingo da plazako lursaila, hilabete inguru bat, prozesuaren arabera. Lurra prest dagoenean, soropilezko zotalak jarriko dira, eta bi egunetik behin ureztatuko dira, hiru astez, betiere meteorologiaren arabera. Zotalak lurrean finkatzea da helburua. Prozesuaren amaieran kenduko da hesia.