Igeldon Toki Erakunde Txiki bat sortzeari buruzko kontsulta apirilaren 14an egin zen. Prozesu horretan iritzia ematera deituta zeuden 984 igeldotarretatik 462 Itsas Aurre eraikineko hautestontzira gerturatu ziren (% 46,95).
«Ados al zaude Igeldoko Toki Erakunde Txikia sortzearekin?» galderari dagokionez, bozketa honako hau izan zen:
- Boto zuria: 4
- Baliogabeko botoak: 2
- Galderari erantzuteko botoak:
-
- BAI: 391 ( % 84,63)
- EZ: 65 ( % 14,07)
Beraz, espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko da, foru dekretu bidez ebatz dezan.