Lanen erakusketa, apirilaren 19ra arte
Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren bitartez, “Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 20. ekitaldiaren” sari banaketa burutu zuen aurreko igandean, apirilaren 14an, Udaletxeko Pleno aretoan.
Cristina Lage, Aniztasuneko, Inklusioko eta Berdintasuneko zinegotziak eta epaimahaikideek, Elena Odriozola ilustratzaileak, Ricardo Ramón Dibulitoon enpresako animaziozko filmen ekoizleak eta Xabier Baztarrika margo irakasleak, banatu zituzten sariak.
Aurten ere ikusgarria izan da Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak, artea eta Giza Eskubideak elkartzeko egin duen gonbitari emandako erantzuna, 2.000 haur eta gazteek baino gehiago 1.023 marrazki eta 290 horma-irudi aurkeztu baitituzte.
Apirilaren 19ra arte ikusgai izango dira lan guztiak, Victoria Eugenia Antzokiko erakusketa aretoan (sarrera Okendo plazatik) 17:00etatik 20:00etara.