Sormenaren 2024ko Mundu Foroa Euskadiko hiru hiriburuetara hedatu da bere bigarren egunean

0

Sormenaren 2024ko Mundu Foroak (Creativity World Forum, CWF24) ikuspegi berritzaile bat hartu du bere bigarren egunean bere saioak Euskadiko hiru hiriburuetara hedatzearekin batera: Bilbo, Gasteiz eta Donostia. Foroak KSI sormen eta kultura-industriak angelu askotatik aztertzeko duen bokazioa erakutsi du formatu berezi horrek. Lantalde bakoitzean eta arlo tematikoaren arabera antolatuta, jardunbide egokien nazioarteko adibideak erakutsi dituzte mundu osotik etorritako gonbidatutako ordezkariek.

Gasteizen, aldiz, KSIen gobernantzak Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan erakarri du arreta, murgiltze sakona eginez gobernantza-eredu berriztagarrietan eta eredu horiek kultura-garapenean dute inpaktuan. Babes-esparru politikoen garrantzia nabarmentzeaz gain politika horien ebaluazio-sistemak ere nabarmendu ditu saio horrek.

Bestalde, saio bikoitza hartu du Bilboko Euskalduna Jauregiak, alde batetik berrikuntza ardatz gisa hartuta, eta, beste alde batetik, enpresaren eta merkatuen esparrua hartuta. Bi arlo tematikoetan hainbat adituk beren ikuspuntuak partekatu dituzte sormenak KSIetako hazkunde ekonomikoa eta jasangarritasuna nola bultzatzen duen aztertzeko. Berrikuntzak kultura- eta sormen-sektoreen bizitasuna eta lehiakortasuna atxikitzeko duen funtsezko rola azpimarratu dute eztabaida horiek.

Donostiako Tabakaleran KSIetako hezkuntzaren eta ikerketaren funtsezko arloari eskaini zaizkion saioak, gogoeta sakon bat eraginez sormen-hezkuntzaren premia aldakorrei eta hezkuntza horrek profesional kreatiboen hurrengo belaunaldiaren prestakuntzan duen eraginari buruz. Ikerketa akademikoaren eta aplikazio praktikoaren arteko sinergian sakondu dute elkarrizketa horiek, sormena eta enpresa-gaitasunak sustatzen dituen hezkuntza-eredu berritzaileak nabarmenduz.

Hiru hirietan, Euskadiko KSIetako erakunde adierazgarrietara gidatutako bisitak egiten eman dute arratsaldea: Gasteizko Andre Mariaren Katedrala, La Encartada Museoa, Basque BioDesign Center, La Perrera, Last Tour eta Balenciaga Museoa.

Arlo tematikoak euskal hiriburuetan estrategikoki banatze horrek eskualdearen kultura-sare aberatsa eta eskualdeak sormen-bikaintasunarekin duen konpromisoa erakutsi du, eta, horrekin batera, ñabartutako eztabaidak ahalbidetuditu KSIen ekosistema konplexuari buruz. Sormenaren 2024ko Mundu Foroaren bigaren eguna lurraldean, lankidetzan eta ideia-trukean oinarritutako berrikuntzak duen ahalmenaren adierazgarri izan da, sormen-industrietako elkarrizketarako eta aribideko ekintzarako oinarriak ezarrita.

Informazio gehiago lortzeko: