105 administrari plaza beteta Donostiako Udalean

0

Donostiako Udalak administrarien 105 plaza bete ditu praktiketako funtzionarioekin, eta atzo, apirilaren 16an, hasi ziren lanean.

Kopuru hori udal-plantillaren % 7 da. 105 horietatik 63 orain arte Donostiako udalean zerbitzurik eman ez duten langileak dira. Gainerako 42 langileetatik 18 lanpostu berean egongo dira, eta gainerakoak udal barruko destino berrietara joan dira.

Guztira 15 izan dira horietako bakoitzean eragin desberdina izan duten arloak.
• Hirigintza Iraunkorra: 10
• Hiri Mantentze eta Zerbitzuak: 4
• Gizarte Sustapena eta Hezkuntza .2
• Gizarte Ekintza: 24
• Kudeaketa Ekonomikoa: 4
• Finantzak: 17
• Udaltzaingoa: 1
• Udalinfo: 32
• Proiektuak eta obrak: 1
• Pertsonen kudeaketa: 7
• Mugikortasuna: 2
• Lehendakaritza: 2
• Juridikoa: 1
• Kontuhartzailetza eta kontabilitatea: 1
• Ingurumena: 1

Ezagutza transferitzeko programa
Mugimendu horiek erakundean duten eragina kontuan hartuta, ezagutza transferitzeko programa bat egin da.

Programa hau egiteko orduan, baloratu da bitarteko funtzionarioak daudela, zeinek bere zerbitzuen funtzioak eta zereginak ondo ezagutzen dituztenak, eta aukera dagoela ezagutza eta esperientzia horiek praktiketan hasten diren pertsonei transferitzeko.

Kontuan hartu da, halaber, langile berri ugarik zerbitzu eta zuzendaritzei dakarkien neurria eta berrikuntza.

32 izendapen egin dira kontzeptu horretan.

Plantillako lanpostu hutsak betetzeko lan-poltsa eta kontratu berria
Aurreko izendapen eta mugimenduei gehitu behar zaizkie azken etapa honetan plantillako lanpostu hutsak betetzeko sortu diren 14 lanpostuak eta egiteke zeuden beste behar batzuk.

14 izendapen horiek prozesu horren guztiaren ondoriozko lanpoltsara joz egin dira. Izendapenen helburua izan da bete gabe dauden beharrei erantzutea eta, ahal den neurrian, sailen administrazio-beharrak beteta uztea.

2024/04/17-an argitaratua