Donostiak, BerdeaPiztu aurkeztuko du Arkitekturaren Euskal Institutuaren jardunaldi batean

0

Hilaren 18an horri buruzko erakusketa bat jarriko da Santa Teresa komentuan

Donostiako Udaleko Parke eta Lorategietako teknikari batzuek eskoletako jolastokiak birnaturalizatzeari buruzko jardunaldi batzuetan parte hartuko dute apirilaren 18an (osteguna), Arkitekturaren Euskal Institutuaren egoitzan, San Teresa komentuan.

Institutuak berak gonbidatuta, BerdeaPiztu programaren barruan egindako jardueren xehetasunak emango dituzte teknikari horiek. Hala, Donostiako Udaleko Parke eta Lorategietako teknikari Lucia Peñak zera esan du: «Eskoletako jolastokietan zen hormigoizko azalera kendu eta berdeguneak eta landareak jartzen ari gara, jolasak eta rolak dibertsifikatu eta funtzio natural eta ekologiko batzuk berreskuratzeko; parte-hartzearen bidez eginda, betiere, jarduera horiek«.

Halako lanak egin dituzte eskola publiko askotan (adibidez, Aiete, Arantzazuko Ama, Aitor Ikastola, Ibai Ikastetxea, Zuhaizti Ategorrieta eta Amara Berri); baina, denetan ere, jolastokiaren baldintzetara eta ikastetxearen premietara egokituta.

Hala, 2022an hasi eta 6 ikastetxe publikotako patioak eraldatu dituzte, eta horrek esan nahi du 3500 m²-ko azalera berdea berreskuratu eta 70 zuhaitz baino gehiago eta horren bi halako zuhaixka-espezie landatu dituztela, espezie autoktonoak aldatutako horietako % 80.

Bi patiotan dagoeneko osatuta dago programa, eta beste lauetan urte honen erdialdean amaituko dute eraldaketa. Hala ere, beste lau proiektu berri ere badaude oraindik eginkizun.