- Prozesuak % 95etik gorako automatizazioa lortzen du. Aparte, ahalbidetu egiten du erroldaren edota edo diru-sarreren aldaketak dituzten espedienteak araztea
Lanbide-Enplegu Zerbitzu Publikoak osatu du DSBEren titularrek jasotzen dituzten zenbatekoen lehen eguneratze osoa. Horren bidez, datuok egokitu egin dira bizikidetza-unitateen eta diru-sarreren benetako egoetara. Prozedura berriak lortu du automatizazioaren % 95a gainditzea; ondorioz, langileek eskuz egindako zereginak arindu dira. Horri esker, hainbat espediente garbitu dira, non errolda-aldaketak edo diru-sarrera berriak detektatu diren (orain arte antzematen ez zirenak).
Bakarra ez bada ere, hiru hilean behingo eguneratzeko tresna Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Legean aurre ikusten da, eta garatu egiten da joan den urtarrilean indarrean sartu zen DSBE aplikatzeko erregelamenduan. Tresna horren bidez, zenbateko horiek pertsonen benetako egoerara hobeto egokitu nahi dira. Izan ere, hurrengo hiruhilekorako onartutako gehieneko errentaren zenbatekoa egokitu egiten da kalkuluaren aurreko hileko bizikidetza-unitateen benetako errealitatera.
Zenbateko hori zehazteko, kontuan hartzen dira, batetik, titularrek beraiek emandako datuak, gehi, aparte, Lanbidek lortzen dituenak. Zeren eta tokiko, foruko, autonomietako eta estatuko hogei bat administraziorekin ezarrita dituen elkarreragingarritasun-mekanismoen bidez.
Prozedura berriaren estreinaldian, lehen hiruhilekoan, espediente guztiak eguneratu egin dira. Horietatik, % 95 baino gehiago automatikoki ebatzi dira; eta gainerakoak, eskuz. Kalkulu berria egin ondoren, interesdunei horren berri ematen zaie. Eta, hilabeteko epean, ebazpen osoa % 90etik gorakoa izan da. Hala ere, espediente batzuek ez dute ziklo osoa epe horretan burutu. Ez ixtearen arrazoi nagusiak izan dira, batetik, posta-jakinarazpenetan hainbat atzerapen suertatu direla (baina zuzentzeko bidean dago Correosekin batera); eta, bestetik, espediente batzuk ebatzi gabe daudela (alegazioak aurkeztu zaizkielako). Aparte, baina, 1.500 kasutan interesdunek ez dituzte jakinarazpenak jaso. Kasu horietan, beraz, Lanbidek aurrez aurre deituko die interesdunei. Eta, errekerimenduari jaramonik egin ezean, eteteko espedientea hasiko da.
Prozedura berria gehiago hurbiltzen da bizikidetza-unitateen benetako errealitatera; aparte, bulegoetako izapideak arintzen ditu; eta, gainera, ahalbidetu egiten du, batetik, espedienteak araztea, eta, bestetik, hainbat egoetara era egokian erantzutea (orain arte oharkabean pasatzen zirenak, jarraipena bestelako maiztasunarekin egiten zelako). Hori gertatzen da, adibidez, erroldan bertan (elkarreragingarritasun-deiak ematen duen informazioa bat ez datorrenean espedientean jasotakoarekin). Aparte, aitortu gabeko lanagatiko diru-sarrerak ere atzematen ari dira (lan-bizitzarako elkarreragingarritasun-deien eta kotizazio-oinarrien bidez). Era berean, lehen aipatutako jakinarazpenik ez jasotzeak alertan jartzen gaitu, egoera horiek hobeto kontrolatu ahal izateko.