Barakaldok euskara sustatzeko hirugarren ekintza plana du abian, herritarren parte-hartze prozesu batekin

0

Herritarren inkesta bat egin da email, whatsapp eta udaleko sare sozialen bidez, modu anonimoan betetzeko, iritzia emanez eta hirian euskararen erabilera areagotzeko ekintzak eskainiz Euskara Sustatzeko Ekintza Plan (ESEP) berria sortzeko prozesua aurkeztu dugu gaur goizean. Dokumentu horren helburua barakaldarrei euskara ikasi, erabili eta bizitzeko behar duten guztian laguntzea da Udala 2015ean hasi zen plan horiek lantzen

Barakaldon euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko. Helburu hori ezarri zuen Udalak 2015ean, Euskara Sustatzeko lehen Ekintza Plana (ESEP) abian jarrita. Bederatzi urte geroago, Udalak Euskara Sustatzeko hirugarren Plana egiteko prozesua hasi du, 2020an osoko bilkuran gehiengo osoz onartutako plana berritzeko asmoarekin.

Plan berriak herritarren partaidetzarako prozesu bat eta Udalean ordezkaritza duten talde politikoen parte-hartzea ditu.

Plan berriak datozen lau urteetarako Udalaren hizkuntza politikaren oinarriak ezarriko ditu. Hori egiteko, Udalak auzokideen iritzia kontuan hartu nahi du, adin desberdineko bi sektoreri zuzendutako inkesta erraz baten bidez:

25 urtetik gorakoak (Inkesta) eta 16 eta 25 urte bitartekoak (Inkesta). Inkesta apirilaren 30era arte egongo da aktibatuta, eta posta elektronikoz, whatsapp bidez eta Udaleko sare sozialen bidez egin daiteke.

Ondoren, datu horiekin guztiekin, bi gogoeta-saio egingo dira herritarrekin, gizartearekin eta kultura-eragileekin, guztion artean Barakaldoko hurrengo urteetarako hizkuntza-politika diseinatzeko (helburuak, erronkak, lehentasunak…). «Gure helburua prozesu plurala, inklusiboa eta integratzailea izatea da, hau da, ahalik eta sektore eta iritzi gehien bateratzea.

Prozesu horren lehen urratsa bilera politiko-tekniko bat egitea izan  da, Barakaldoko Udalean bertan hausnartzeko zer dagoen gure esku administrazio gisa, zer egin dezakegun, zer lehentasun hautematen ditugun… Bilera hori gaur goizean egin da Euskara, Kultura, Hezkuntza, Gizarte Ekintza, Immigrazioa, Berdintasuna, Inguralde, Euskaltegi, Barakaldo Kirolak eta Haur Eskolak arloetako ordezkariekin eta talde politikoekin.