-
Gourmets azokan elikagai eta edarien Euskadiko 32 enpresak hartu dute parte eta aurtengo edizioak 100.000 bisitari inguru biltzea espero da.
-
Itsasoko eta arrantzako produktuen Seafood Expo Global azoka Bartzelonan egingo da eta Euskadiko 10 markak hartuko dute bertan parte.
Aste honetan egingo dira Euskadiko elikagaien industriarako nazioarteko azoka garrantzitsuenetako bi: Gourmets azoka Madrilen, eta Seafood Expo Global Bartzelonan. Euskadiko elikagaien eta edarien 30 enpresa ekoizlek hartuko dute parte bi ekimen horietan Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak HAZIren bidez antolatutako Euskadi Basque Country standaren barruan.
Parte-hartze hori beren produktuak saltzeko enpresei merkatu berriak topatzen laguntzeko onartutako 2024ko Sustapen Planean jasotako dagoen nekazaritzako elikagaien industria nazioartekotzeko eta bultzatzeko estrategiari lotuta dago.
Gaur goizean, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Raúl Perez Iratxetak atzotik Gourmets Aretoaren 37. edizioan parte hartzen ari diren euskal enpresak bisitatu dituzte. Azoka horretan, banaketako, ostalaritzako eta sukaldaritzako 2.000 erakusketari baino gehiago eta 100.000 bisitari profesional inguru bildu dira.
Madrilgo azokan, Euskadiko 22 enpresa ari dira haien produktuak erakusten Euskadi Basque Countryren standaren barruan, eta beste hamar markak, aldiz, modu indibidualean hartu dute parte.
Gourmets aretoa da kalitatezko elikagaien eta edarien Europako azoka nagusia eta mundu osoan prestigio handiena duen erreferenteetako bat. Bertan, gama altuko joerak erakusteaz gain, gastronomia arloko Estatuko eta nazioarteko profesionalak topatzeko aukera dago. Aurtengo edizioan, sektore nagusia ardoena izango da. Hala, erakusketa eremuaren % 33 inguru beteko du sektore horrek; hurrengoa kontserbena izango da, % 17rekin; eta beste edari batzuek eta gozoen eta gozogintzaren sektoreak Gourme23ts aretoko 65.000 m2-ko azaleraren % 15 beteko dute.
Seafood, itsasoko produktuen erakusleihoa
Bestalde, gaur ireki dituzte Bartzelonan Seafood Expo Global azokaren 30. edizioaren ateak. Horixe da mundu mailan Europako arrantza- eta eraldaketa-industriako azoka garrantzitsuena eta arraina merkaturatzen duten sektoreei zuzenduta dago. Aurreikuspenen arabera, 34.000 bisita baino gehiago jasoko ditu.
Bartzelonako azokan ere Euskadik taldeko partaidetza izango du Euskadi Basque Country standaren bidez. Hala, itsasoko produktuen eta kontserben Euskadiko zortzi enpresa bilduko dira bertan. Gainera, Euskadiko beste 10 enpresa joango dira haien berritasunak beren standen bidez erakustera.
Guztiek jasoko dute bihar Oroz sailburuordearen eta Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren, Leandro Azkueren, bisita.
Euskadi Basque Country standean parte hartuko duten enpresak
Gourmets eta Seafood Expo Global azoketan Euskadi Basque Country standaren barruan beren produktuak erakutsiko dituzten elikagaien enpresak eta upategiak honako hauek izango dira:
SALÓN GOURMENTS | SEAFOOD EXPO GLOBAL |
La Gilda del Norte | Bacalaos Alkorta |
Andres Eizaguirre | Precocinados Gorena |
Lumagorri | Congelados Sorymar |
Alakrana de Echebastar | Arrankoba |
Hamburguesas Eizaguirre | Bacalaos Ederpesca |
Gelati!! Gelati!! | Nortindal Sea Products |
Corpachef/Bahia de la Concha | Kofradia-Itsasoko |
Conservas Serrats | Conservas Ortiz |
Bacalaos Alkorta | |
Bodega Aitaren Upategia | |
Conservas Cusumano | |
Kofradia-Itsasoko | |
Buxer | |
Urkabe | |
Conservas Ortiz | |
Luberri Monje Amestoy | |
Gildas Albizabal | |
Bodegas Amador Garcia | |
Licores y Vermouth Barañano | |
Delikatetxe | |
Maiziam | |
Maisor Getaria |