Forondako Aireportuaren jarduera sustatzeko dirulaguntza zuzena baimendu da

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak VIAri (Vitoria-Gasteizko aireportua sustatzeko sozietatea) dirulaguntza zuzena emateko baimena eman du astearte honetan. 2024 eta 2028 bitartean 4,5 milioi euro jasoko ditu Arabako eta EAEko aireportu-jarduera komertziala eta turistikoa bultzatzeko, barneko eta nazioarteko helmugako pasaia-eragiketa erregularren bitartez.

Eusko Jaurlaritzak VIArekin duen konpromisoa berritzen duen dirulaguntza honekin, aerodromoa sustatzeko sozietateak lanean jardungo du ondokoetan: beren hegaldien operazioak bertan egiten dituzten konpainiak dibertsifikatzen, konektibitatean, helmuga berritzaile eta harkorren aldeko apustuan, oinarrizko zerbitzu osagarriak mantentzen, eta lurralde nazionalean eta nazioartekoan presentzia mantentzen.

Aireportu horretako bidaiarien bolumena 310.000 pertsonakoa izan zen 2023an; % 78ko igoera, pandemia aurreko erreferentziarekin alderatuta.