Mukusuluba ikastetxeko ikasleak bizikidetzari eta aniztasunari buruzko eszenaratze baten protagonista dira Barakaldo Antzokian.

0
PRUEBA

Mukusuluba ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak izan dira aurtengo ikasturtean egin den tailerraren emaitza izan den lan eszeniko baten protagonistak. Emanaldiak, 4 guztira, igandean, hilak 21, hasi ziren, publiko orokorrari zuzenduta, eta gaur, astelehena, jarraituko dute, oraingoan ikastetxeko ikasleei zuzenduta.

«Gure helburua espazio eszenikoaren, Barakaldo Antzokiaren eta inguruko komunitateen arteko lankidetza sustatzea da. Horregatik, Barakaldoko hezkuntza-komunitatearekin programa bat garatu nahi izan da, pentsamendu kritikoa eta hobekuntza soziala sustatzeko lan bateratu bat, eta hori da, gainera, Ornitorrinco Proiektuaren oinarria «, adierazi du Amaia del Campo alkateak.

«Proiektu honetan Barakaldoko hiru ikastetxek hartu dute parte, Mukusulubak, Salesianos Crucesek eta Antonio Truebak, gure Antzokia artearen eta hezkuntzaren arteko elkargune naturala ikusgarri eta ageriko egingo duen topaleku bihurtzeko aktiboki lankidetzan aritzeko interesa baitute», jarraitu du del Campok.

Lehenengo tailerraren emaitza bizikidetzari eta aniztasunari buruz hausnartzeko eszenaratzea izan da. Publikoa Barakaldo Antzokiko hainbat espaziotan zehar eraman duen emanaldi ibiltari batean izan da. Espazio horietako bakoitzean, eszena desberdinetara joan ahal izan da, gure bizilagunek edo ikaskideek duten ona bilatzera animatzeko. Gure antzik ez dutenek dituzten bertuteak eta dohainak aintzat hartzeko gonbita.

«Mukusulubako ikasleen lan ederra da, eta, zalantzarik gabe, pentsamendu eraldatzaile bat eraikitzen laguntzen du, guztioi elkarrekin bizitzen laguntzeko», amaitu du alkateak.

Bestalde, Ana López Asensio Barkaldo Antzokiko zuzendariak azaldu duenez, jarduera diseinatzerakoan eskola-programazioko ikuskizunak eta haien gaiak «eragile» gisa erabili nahi izan ziren, bizitzaren alderdiei buruz modu partekatuan eta artearen bidez hausnartzeko.

Era berean, Marie de Jongh Bizkaiko konpainia ospetsuaren taldearen lankidetza eta inplikazioa nabarmendu ditu, Haurrentzako eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala, tailerrak eman eta eszenaratzea diseinatu duena.

Laster, proiektuan parte hartu duten beste bi ikastetxeen lanaren emaitza ikusi ahal izango dugu, gaur izan dugunaren guztiz bestelako esperientzia artistiko batean gauzatuko dena.