Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu

0
PRUEBA

Erresuma Batuko industria aeroespaziala munduko bigarren indartsuena da; 2019an nazioarteko merkatuan %17ko parte-hartzea izan zuen, eta batez ere esportazioek bultzatua. Motorren, helikopteroen, hegalen eta sistema aeronautikoen diseinuan eta produkzioan nabarmentzen da herrialdea. Horrez gain, mantentze-sektore sendoa du (MRO), baina, indarra duen arren arren, neurri handi batean osagaien inportazioen mende dago, eta horrek aukera ugari ematen die euskal enpresei hegazkinen, motorren eta teknologia aurreratuen fabrikazioan.

Aukera horiek aztertzeko, Basque Trade & Investment (BT&I), SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioarteratzeko elkarteak, webinar bat antolatu du aste honetan, sektore aeroespazialaren balio-katearekin zerikusia duten euskal enpresa eta erakundeentzat, merkatu aeroespazial britainiarrean lankidetza- eta negozio-aukerak aurkeztu eta aztertzeko.

Clara Holgado Basque Trade & Investment erakundeak Erresuma Batuan duen bulegoko ordezkariak inauguratu du jardunaldia, eta sektore aeroespazialean Euskadiren eta Erresuma Batuaren arteko lotura komertzial eta teknologikoak indartzearen garrantzia azpimarratu du: “Britainia Handiko industria aeroespazialak eremu emankorra eskaintzen du euskal enpresen zerbitzuak berritzeko eta zabaltzeko, eta sektore estrategiko honetan gure enpresen hazkundea eta lehiakortasuna bultzatuko duten lotura estrategikoak errazteko konpromisoa hartu dugu”.

Ekitaldian, nazioarteko erakunde garrantzitsuen ordezkariek britainiar merkatu aeroespazialarekin lotutako funtsezko zenbait zenbait landu dituzte, erronka nagusiak, horiek gainditzeko estrategiak eta sektorearen ikuspegiak barne. Gainera, euskal enpresentzako aukera-eremuen ikuspegi zehatza eman da, Net Zero 2050 helburua lortzeko diseinatu duten roadmap teknologikoan oinarrituta.

Zehazki, Isabella Fudge-k, Teknologia Aeroespazialeko Institutuko (ATI) Nazioarteko Politikarako zuzendariak, Tony Allenek, Rolls -Royce-ko Estrategiako exekutiboak, Lisa Charlesworth-ek, ITP Aeroko Aireztapen eta Errekuntza Sistemen Unitate Operatiboko buruak eta Andrew Mair-ek, Midlands Aerospace Allianceko kontseilari delegatuak (CEO).hartu dute parte.