- 24Berriz ere, Osakidetzak Lehen Mailako Arretari lotutako kategorietan baimendutako gehienekoa esleitu du, hau da, guztira dauden 528 plazen herena, aurreko urtean baino 9 gehiago
- Azken hamarkadan, Euskadin bizi diren gazteen prestakuntza-plazen eskaintza % 60 igo da
- Osakidetzak iaz prestakuntza amaitutako pertsonal fakultatiboaren % 80 kontratatu zuen, eta Erizaintzako pertsonalaren % 70
Osakidetzak 2023-2024 deialdian bete egingo ditu, halaber, Osasun Prestakuntza Espezializatuko plaza posible guztiak, hau da, 528 plaza (aurreko deialdian baino 9 gehiago).
Aurten ere, Euskadik ahalik eta plaza gehienak adjudikatu ditu Lehen Mailako Arretari lotutako kategorietan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren lehentasun estrategikoetako bat da hori, eta lanpostuen ehuneko handiena hartzen du: plaza guztien hirutik bat. Zehazki, 115 plaza daude Familia eta Komunitate Medikuntzan, hau da, % 40 gehiago azken hamarkadan; 37 plaza Familia eta Komunitate Erizaintzan —duela hamar urteko zuzkidura laukoiztu da—; eta 29 plaza Pediatrian —hau da, orduan baino % 20 gehiago—.
Erretiratzeko bidean dauden profesionalak ordezkatuko dituzten gazteen prestakuntza bermatzeko ezinbestekoa den plazen hazkunde jarraitu bat. Hori funtsezkoa da osasun-sistema egokitzen jarraitzeko gero eta zaharragoa den eta gaixotasun kroniko gehiago eta mendekotasun handiagoa duen gizartearen erronketara.
Deialdi honetako plazen banaketa honako hau da:
- Fakultatiboen 406 plaza (espezialitate medikoetako eta diziplina anitzeko espezialitateetako plazak barne).
- BAFE – ospitale-farmaziako 8 plaza.
- BAPE – psikologia klinikoko 10 plaza.
- BAEE – erizaintzako 104 plaza.
Lurraldeka, Prestakuntza Espezializatuko 528 plazak honela banatzen dira: 287 plaza Bizkaian, 124 Gipuzkoan eta 108 Araban.
Prestakuntza hori Euskadin irakaskuntzarako akreditatuta dauden 15 zentroetan/unitateetan egiten da: 7 ospitale, 2 irakaskuntza-unitate, 4 irakaskuntza-unitate multiprofesional eta 2 irakaskuntza-unitate erizain espezialistentzat.
2022/2023 deialdian, egoiliarren % 5 atzerritarrak ziren, eta % 41 beste autonomia-erkidego batzuetakoak; horietako asko, azkenean, euskal osasun-sisteman sartzen dira, eta horren erakusgarri da Osakidetzak 2023an egoiliar gisa prestakuntza osatu zuen Medikuntzako pertsonalaren % 80 eta Erizaintzako pertsonalaren % 70 kontratatu izana.