Nerea Melgosak Teresa Ibañez, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako pregoilaria zoriondu du

0
  • Sailburuak “antzerkiaren, zinemaren eta telebistaren munduan berdintasunaren alde egindako lana” azpimarratu du

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Teresa Ibañez, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako Gasteizko pregoilaria, zoriondu du, antzerkiaren, zinemaren eta telebistaren munduan berdintasunaren alde egin duen lana azpimarratuz. Arabako Foru Aldundiaren plazako karpetan egindako pregoiaren irakurketan diputatu nagusia, alkatea eta Arabako Batzar Nagusietako lehendakaria izan dira.

Teresa Ibañez Murgia´n (Araba) jaio zen, antzerkian, telebistan eta zineman aritu da eta, besteak beste, Pedro Almódovar´ekin eta Iciar Bollain´ekin lan egin du. Cuéntame, Amar en tiempos revueltos eta Hospital Central telesailetan lan egin du, bai eta Estibaliz Urresola zuzendariaren 20.000 especies de abejas filmean ere. Teresa eta bere seme Iker Ortiz de Zarate dira Ortzai Gasteizko antzerki-taldearen muina.  Jaien pregoian antzerkiaren historiaz eta Gasteizen duen egungo egoeraz aritu da, eta gerrak eta bidegabekeriak amaitzea nahi duela esan du.

Aguraingo Musika Eskolan 2013an sortutako Lautadako Orkestrak animatu du topaketa. Xabier Zeberio musikari eta irakaslearen zuzendaritzapean, taldeak Arabako lautada osoko hari-instrumentistak biltzen ditu. Pop musika, folka eta musika klasikoa interpretatzen dituzte. Kontzertuak eskaini dituzte Eñaut Elorrieta, Kepa Junkera, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Ainara Ortega eta Mikel Urdangarinekin, eta Aguraingo Eguzkilore, Gernikako Andra Mari, Zigoitiako Mairu eta Gasteizko Urkanta abesbatzekin elkarlanean aritu dira. Gaur Alejandro Saúl Martínez biolontxelo-jotzaileak zuzendu du taldea.