Eduardo Chillida pasealekuak gaueko ordutegian egoiliarrentzako izateari utziko dio

0

Apririlaren 29tik aurrera 5 metrotik gorako ibilgailuen zirkulazioa eta aparkalekua arautuko da gunean

Datorren apirilaren 29tik aurrera, Eduardo Chillida pasealekuak Bertakoentzako Aparkaleku Esklusiboa izateari utziko dio. Horren ordez, 5 metrotik gorako ibilgailuak aparkatzeko eta zirkulatzeko araudi berria jarriko da indarrean, eta datozen asteetatik aurrera sistema bera ezarriko da Saguesen eta Pasealeku Berrian.

Hala, orain arte bertakoentzako araudi berezia zuten eremu horiek honela arautuko dira:

  • Alde batetik, seinale batek debekatu egingo du 5 metro baino gehiagoko ibilgailuen zirkulazioa inguruan, zamalan ordutegian izan ezik.
  • Bestetik, aparkalekuak zoladuran seinaleztatuta daudenez, ibilgailuak markatutako perimetroaren barruan kokatu beharko dira, hori gainditu gabe.

Arau hauek Zirkulazio Ordenantzak erregulatzen ditu, eta horiek ez betetzea zehatzeko arrazoia da, nahiz eta lehenengo astean kontrol informatiboa bakarrik egingo den. Salbuespen gisa, Saguesen «ibilgailu baimenduak» sartu ahal izango dira inguruan ekitaldiak egiten diren uneetan.