Osalaneko zuzendari nagusiari elkarrizketa Herri Irratian, apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna dela-eta

0

Lourdes Íscar Osalaneko zuzendari nagusiari elkarrizketa egin diote gaur goizean Herri Irratian, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna dela-eta egiten ari den kanpaina dela eta.

Elkarrizketan zehar, Íscarrek «Digitalan» kanpaina zertan datzan azaltzeko aukera izan du. Kanpaina horretan, Osalanek ahaleginak egiten ditu teknologia berrien erabilerak lan-baldintzetarako sortzen duen erronkari buruz sentsibilizatzeko, arrisku-faktore espezifikoak identifikatuz: batzuk, plataformen erabilerarekin lotutakoak (hiperkonexioa, monitorizazioa, ikusezintasuna, kontaktu sozialik eza); beste batzuk, lanaren antolamenduarekin lotutakoak (isolamendua, langileak ingurune digitalera egokitzeko duen zailtasuna, algoritmo kudeatzaileak, etab.).

Ildo horretan, sareen bidezko lanari mugak jartzeko, arrisku digitalak beste edozein lan motatan bezala ebaluatzeko eta lan digitala antolatzeko beharra azpimarratu du, langileen osasunean eragin negatiborik izan ez dezan.