Gastuen kontroletik hasi eta fakturen digitalizaziora arte, klik batera Sabbatic-en soluzioekin

0

Gaur egun, enpresa askok ohiko kudeaketetatik prozesu konplexuenetaraino digitalizatzea eta automatizatzea aukeratzen dute. Ildo horretan, hainbat arlotan horretarako irtenbideak ematen dituzten konpainiak ere ugaritu egin dira. Adibidez, Donostian kokatutako fintech-a Sabbatic, askotariko sektoreetan irtenbideak eskaintzen dituena, hala nola elikaduran, industrian, automobilgintzan, logistikan edo ikus-entzunezkoetan. Gainera, Angulas Aguinaga, Tecnalia, Basque Culinary Center, Grupo Velatia, Aldanondo edo Donostia Kultura bezalako erakunde ezagunenekin lan egiten du, besteak beste.  

“Enpresei administrazio-kudeaketak automatizatzen eta haien gastuak digitalizatzen laguntzen diegu, adimen artifizialean eta deep learning-ean oinarritutako soluzioen bidez. Gure soluzioek, gainera, Zerga Administrazioko Estatu Agentziak eta Foru Ogasunek homologatutako digitalizazio ziurtatua dute, eta, horrela, behin gastu bat digitalizatuta, enpresak jatorrizko paperezko egiaztagiriak bota ditzake, lasaitasun osoz”, azaldu dute Sabbatic-etik. 

Bere soluzioen artean, Gastuen Kontrola app-a nabarmentzen da, enpresei aukera ematen diena langileen gastuen orria modu erraz eta eraginkorrean sortzeko eta automatizatzeko. “Nahikoa da tiket edo faktura bati argazkiak ateratzea, eta aplikazioak automatikoki ateratzen du kontabilitate-informazio guztia, erabiltzaileak eskuzko esku-hartzerik egin gabe, % 99ko fidagarritasunarekin”, Sabbatic-etik kontatzen dutenez. 

Enpresak fakturak digitalizatzeko soluzio bat ere badu, eskaner edo PDF baten bidez fakturak lotean igotzeko aukera ematen duena, eta sistema kontabilitate-datu guztiak automatikoki ateratzeaz arduratzen da, informazio guztia leku berean bateratuz. 

Edonola ere, enpresak aukera du gastuei buruzko informazioa kalkulu-orriaren formatuan erabiltzeko edo enpresaren kudeaketa-sisteman sartzeko, modu errazean, API Rest-aren bidez. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.