Japoniako Gobernuak Eguzki Jaioberriaren Ordena eman dio Urkullu Lehendakariari

0

Japoniako Gobernuak Eguzki Jaioberriaren Ordena eman dio Iñigo Urkullu Lehendakariari, Euskadiren eta Japoniaren arteko hurbilketa sustatzeko hartutako konpromisoa eta egindako lana aitortzeko

Japoniak Madrilen duen enbaxadak proposatu du Lehendakariaren izendapena, eskualdeen arteko trukea sustatzeko eta aldebiko harremanak sustatzeko egin duen ekarpena dela eta.

Eusko Jaurlaritzak eskerrak eman nahi dizkio Japoniako enbaxadari aitortza honengatik, eta baita 2023. urtea Japoniaren eta Euskadiren arteko harreman ekonomiko, politiko, sozial eta kulturaletan «mugarri» izateko egin duen lanagatatik ere.

Eguzki Jaioberriaren Ordena

Eguzki Jaioberriaren Ordena, 1875ean ezarri zuen MEJI aroa hasi zuen enperadoreak. Herrialdeari eskainitako zerbitzu berezi zibil edo militarrak saritzeko ematen zen. Gaur egun, Japoniako ohorezko sistemaren bigarren errekonozimendurik garrantzitsuena da, Krisantemo Ordenaren atzetik.

1981az geroztik, japoniarrak ez diren herritarrei ere ematen zaie, japoniar kultura sustatzen edo Japoniako gizartea beste herri batzuetara hurbiltzen diharduten pertsonak aintzatesteko.

Japoniak urtean bitan ematen dizkie sari horiek mundu osoko 150 pertsona ingururi. Lehendakabizi Enbaxadek egiten dituzte proposamenak, lehen ministroaren kondekorazio-bulegoak aztertzen ditu eskaerak eta azkenik Enperadorearen izenean ematen dira.