- Osasun Sailak osasun-laguntza eta bizi-kalitatea hobetzeko proiektuak finantzatzera bideratu du deialdi hau
Eusko Jaurlaritzak onartu egin du gaur Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuaren Aginduari. Agindu horren bidez, Osasun Sailak urtero osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako ematen dituen laguntzetarako deialdia egiten da. Laguntza horiek 2024an 6.200.000 €-ko zuzkidura dute, iaz baino berrehun mila euro gehiago. Orduan ere, milioi-erdi euro gehiago eman ziren 2022arekiko.
Laguntza hauek zabaldu egin daitezke, eta helburua dute pertsonen osasuna eta osasun-sistemaren jarduna hobetzen laguntzea, baita osasun-laguntza eta bizi-kalitatea hobetuko dituzten ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak garatzen laguntzea ere.
Ildo horretatik, lau laguntza-ildo zehaztu dira:
– Osasun-arloko ikerketa-jarduera sustatzea I+G proiektuen bidez, helburu hartuta osasun-sistemaren ahalmena indartzea eta osasun-sistemaren eta gizartearen eskaerei hobeto erantzuteko behar den ezagutza sortzen eta integratzen laguntzea.
Osasun-arloko ikerketa-jarduera areagotzea, jarduera kliniko-asistentziala duten langileek egindako I+Gko proiektuen edo jardueren bidez, I+Gko jardueretarako dedikazioa areagotzeko eta Euskadiko osasun-sisteman ikerketaren kultura indartzeko.
Osasunaren arloko ikerketa estrategikoa sustatzea, Euskadiko lidergo sanitariotik, lankidetzatik eta gaitasun zientifiko-teknologikoen aprobetxamendutik sortutako I+G proiektuen bidez, horiek ahalbidetu egiten baitute produktu, prozesu edo zerbitzu berrien balorizazioan eta garapenean aurrera egitea, RIS3 Euskadi-ZTBP 2030 estrategiaren ildotik.
– Interes bereziko ekintza osagarriak, RIS3 Euskadi helburuekin bat datozenak Osasun pertsonalizatuaren esparruan, RIS3 dinamika eta lankidetza indartzen dituzten eta proiektuak garatzea eta emaitzak ustiatzea errazten duten ekintzak babestuta.