Lehendakariaren eta Mendia Lehendakariordearen arteko bilera, agurtzeko eta Lan eta Enplegu Sailean ebatzi gabe dauden gaiak ixteko

0

Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Idoia Mendia Lehen Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu Saileko Sailburua gaur goizean lehen orduan batzartu dira, Lehendakaritzan, ekainaren 9ko hurrengo Europako hauteskundeetarako hautagai izateko, Idoia Mendiak, bere borondatez, kargua utzi duela argitaratu ondoren. Iñigo Urkullu eta Idoia Mendia Ohiko Gobernu Kontseilua izan baino lehentxeago batzartu dira, Lan eta Enplegu Sailean erabat itxi gabe dauden gaiak berrikusteko, legealdia ebaluatzeko eta ofizialki agur esateko; ondoren, Mendiak Gobernu Kontseiluko gainerako kideak ere agurtu ditu.