Athletic Clubek hitzartutako taldearen 100 urteak ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen
SD Indautxuren ehun urteak topera ospatu ziren, Athletic Clubeko beteranoekin batera.
Klub zuri-gorriak bere hitzartutako taldea lagundu nahi izan zuen Iparralde futbol zelaian eta harmailetan giro aparta egon zen. Etxeko taldeko eta Athleticeko beteranoen artean lagunarteko partida bat jokatu zuten.
Lehoi ohiek 0-3 irabazi zuten eta golegileak Luke, Raúl Guerrero eta Jonan Izarra izan ziren.