«Bigarren itzulia Lezaman galdu gabe amaitu nahi dugu»

0

David Aznarrek ohartarazi du larunbatean Villarreal «aurkari arriskutsua» izango dela «jaitsiera jokoan duten guztiak bezala»

Larunbatean Athletic Clubek Villarreal CF hartuko du etxean 18:00etan eta beste garaipen bat bilatuko du etxean sailkapeneko goiko aldean borrokan jarraitzeko. Bost partida falta dira, horietako hiru Lezaman, eta entrenatzaile zuri-gorriak argi utzi du etxeko taldearen helburua: «Irabazten jarraitzea da, bigarren itzuli honetan Lezaman galdu gabe amaitu nahi dugu».

Villarreal CFk, UD Tenerifek eta Sevillak BiIbotik igaro beharko dute eta bertan Davidek lortutako hutseko ateak gogoratu ditu. Zazpi partida izan dira guztira, eta lehoiek atea itxi dute guztietan. «Hiru partida zail eta garrantzitsu geratzen zaizkigu. Borroka honetan egotea pribilegioa eta sari handia da. Borroka entretenigarria eta luzea izatea espero dut. Talde horiekin gaude gauza asko ondo egin ditugulako. Posizioak igotzen saiatuko gara. Oinak lurrean izan behar ditugu «, esan du Athletic Clubeko entrenatzaileak.

Larunbat honetan sailkapenean estutasuna duen talde bat dator. Sara Monforteren Villarreal CF jaitsiera postuetara eror daiteke (puntu bakarra du) Liga F-ko 26. jardunaldi honetan emango diren emaitzen arabera. «Ez dugu ahaztu behar Villarrealek irabazi zigula han. Gogoa dugu eta egutegian markatuta daukagu. Talde arriskutsua izango da, txapelketaren azken zatian gauza asko jokatzen ari diren guztiak bezala. Gauzak oso zail jarriko dizkigute, eta gu saiatuko gara Lezaman atera dugun espiritua izaten eta gure zaleek ematen diguten energiara konektatzen. Denboraldi honetan jendearekin konektatzea lortu dugula uste dut eta jende asko etorri da Lezamara».

David Aznarrek Castelloko taldearen aldakortasuna eta bere entrenatzailearen mailaren ezagutza azpimarratu ditu: «Baloiarekin presentzia handiagoa izaten saiatu beharko dugu, eta han sortu genituenak baino aukera gehiago sortu», esan du groguet taldeari gailentzeko gako gisa.

«Taldea itxaropenen gainetik egon da»

Azkenik, entrenatzaileak Athleticek denboraldi honetan egin duen lan ona azpimarratu nahi izan du eta «taldeak espero genuena baino hiru pauso gehiago eman ditu. Jarraian lortutako zazpi garaipenek onenekin lehiatu gintezkeela sinestarazi ziguten. Ez dugu honaino ekarri gaituenaren esentzia galdu behar. Denboraldi bikaina izango da, edozer gerta ere. Taldea itxaropenen gainetik egon da eta sentsazio onenekin amaitu nahi dugu».