Ernesto Valverde: «Irabazteko beharra izatea ondo datorkigu»

0

Ernesto Valverdek berriro irabaztea espero du LaLigan, azken partidetan emaitzek «gurezat onak izan ez direla» ikusi ostean

«Gure asmoa beti izan da laugarren postu hori eskuratzea. Athletic Europan izango da datorren urtean, ziur, hori da gertatuko dena, baina hurrengo partidak irabaztera joan nahi dugu, aho zapore ona izan eta laugarren postua lortzen saiatu, atzetik datozenekin amore eman gabe. Biharkoa irabazi behar dugu eta gainerakoak ikusiko ditugu. Muga-mugan egoteko eta irabazi beharra daukagula sentitu behar dugu. Ondo datorkigun zerbait da». Ernesto Valverdek LaLigan berriro irabaztea espero du, azken partidetan lehoiek poztasunik izan ez dutela kusita. Bihar, Athletic Clubek Getaferi egingo dio bisita, guzti horrek dakarrenarekin: «Ez digute ezer oparituko eta guk eurei ere ez. Aurre egitera joango gara, baloi bakoitza borrokatzera. Partida indartsua izango da, han beti gertatzen den bezala «.

Aurkaria, talde madrildarra, zuri-gorriak beti estu jartzen dituen taldea da eta oso ondo lehiatzen dena. Txapelketa amaitzeko bost jardunaldi falta dira, eta Valverdek pausoz pauso joan nahi du, emaitza onak lortzeko bidean: «Talde deserosoa da, lehen minututik azkenengora estutzen zaituena, borrokan indartsua eta asko behartzen zaituena. Ez du inoiz amore ematen, eta ausarta da, zure bila doan horietakoa. Garaipenarekin topo egin nahi dugu berriro, lau partida irabazi gabe egon ostean «.