EAE-ko sektore publikoak guztira 8.579 kontratu egin zituen 2023an, 2.523 m €-ko balioaz

0

Astearte honetan bildutako Gobernu Kontseiluari EAEko sektore publikoko kontratazioa kudeatzeko 2023ko Memoriaren berri eman zaio. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeak egin eta onartu du memoria hori.

Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordea da Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko erakundeen kontratazio publikoaren arloko aholku-organo espezifikoa, eta haren helburua da aholkularitza-eginkizuna betetzea, koordinatzea eta, kontratazio publikoaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, haren esku-hartzea behar duten jarduketak garatzea, baita enpresen sailkapenarekin lotutako eginkizunak betetzea ere.

Xehetasunez, sailak, erakunde autonomoak eta Sektore Publikoaren gainerakoa bereizita, oro har, eta, nolanahi ere, funts aurreratuengatik ordaindutako kontratuak sartu gabe, memoria horretan islatzen da EAEko Sektore Publikoan guztira 8.579 kontratu egin zirela 2023an, 2.523 M €-ko zenbatekoaz. 2022arekiko, 2023an 150 kontratu gehiago egin ziren EAEko Sektore Publikoan, eta zenbateko osoa % 35 handitu zen (2022an 1.865 M € izan ziren).

Hona Memorian jasotako banakapena:

EAEko Sektore Publikoa, guztira, 2023an:

 

 

Kontratu-kopurua

Adjudikazio-zenbatekoa (BEZa barne)

Sailak

3.329

798.616.333,04

Erakunde autonomoak

387

26.656.287,37

EAEko sektore publikoaren gainerakoa

4.863

1.698.349.377,48

     

GUZTIRA

8.579

2.523.621.997,89