Eusko Jaurlaritzak 157.000 euroko dirulaguntza emango du artxibo pribatuak antolatzeko eta digitalizatzeko

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2024ko dirulaguntzen deialdia, artxiboak antolatzeko eta digitalizatzeko programak garatzeko, euskal dokumentu-ondarea osatzen duten artxibo-dokumentuak eta artxibo-funtsak – publikoak ez direnak – zabaltzeko.

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak honako programa hauek laguntzera 157.000 euro bideratuko ditu:

  • Artxibo-funts historikoak artxibo-irizpideen arabera antolatzea, batez ere XX. mendeko dokumentazioa duten eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu Ondarea osatzen dutenak.
  • Aurretiaz datu-base batean antolatutako eta deskribatutako artxibo-funtsak digitalizatzea. Proiektuek barne hartu behar dute kontserbazio iraunkorreko artxibo digital baten sorrera, bai eta kopia digital baten sorrera ere, Euskadiko Artxibo Sistemaren web-orriaren bitartez zabaltzeko.

Dirulaguntzak jaso ahal izateko programak 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2023ko deialdian Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 16 programa lagundu zituen diruz besteak beste honako hauen digitalizazio proiektuak: Orfeón Donostiarra, Durangaldeko Adiskideen Gerediaga Elkartea, Eibarko Klub Deportiboa, Olaso Dorrea Fundazioa, Bridgestone Hispania Manufacturing SL edo Euskal Herriko Txistulari Elkartea.