Lutxanako Liburutegiak hezkidetzari buruzko doako tailerrak hartuko ditu maiatzean

0

Proposamenak 3 tailer ditu, ordu eta erdikoak, beren etxeetan berdintasunez hezi nahi duten guraso eta hezitzaileentzat. Maiatzaren 8, 15 eta 22an izango dira, 18:00etatik 19:30era. Interesatuek apirilaren 29tik aurrera eman ahal izango dute izena, Udalaren web orriaren egoitza elektronikoaren bidez edo Barakaldoko liburutegietan bertan.

Lutxanako udal liburutegian hezkidetzari buruzko doako prestakuntza-tailerrak egingo dira maiatzean, Matiz Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzak antolatuta.

Proposamenak 3 tailer ditu, ordu eta erdikoak, beren etxeetan berdintasunez hezi nahi duten guraso eta hezitzaileentzat. Maiatzaren 8, 15 eta 22an izango dira, 18:00etatik 19:30era.

Lehenengo tailerrak, zehatzago, sozializazio maskulinoa eta maskulinitate alternatiboak izango ditu ardatz, eta neskek eta mutilek beren ipuin kuttunenetan aurkitzen dituzten erreferente nagusiak zein diren ere aztertuko du. Hurrengo bi tailerretan, etxeko eremuan eta bizitzako lehen urteetatik hezkidetza landuko da, txikienek gogoko dituzten ipuinek eta pertsonaiek hartzen duten garrantzian begirada jarriz.

Interesatuek apirilaren 29tik aurrera eman ahal izango dute izena, Udalaren web orriaren egoitza elektronikoaren bidez edo Barakaldoko liburutegietan bertan. Izen-ematea saio bakoitzerako banakakoa izango da. Hiru tailerretan parte hartu nahi dutenek bakoitzak bere aldetik eman behar du izena.