Udaletxean Herritarren Arreta eta Turismo bulegoak hartzeko obrei berrekingo zaie

0

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Bera Bera berrurbanizatzea , Galtzaden konponketak, Vicomtech eraikina, Euskara Plana 2023-2027, Bertxolari Txirrita parkea berritzea, Harria parkearen estalkia

Tokiko Gobernu Batzarrak onarpena eman dio udaletxeko beheko solairua eraberritzeko obren kontratuaren bigarren aldaketarako espedienteari, bertan Turismo Arretarako Bulegoa gaitzeko aurreikusten zuena. Aldaketa lokalaren barruko banaketan egingo diren doikuntzek eragin dute, eta honi esker eraikinak Herritarren Arretarako bulego bat ere izango du (Udalinfo).

Eneko Goia alkateak gogorarazi duenez, Turismo bulegoa egokitzeko lanak burutzen ari zirela, Udal Gobernuak beharrezkotzat jo zuen proiektua birplanteatzea, «udaletxeak, erreferentziazko eraikin gisa, herritarrei arreta zuzena emateko postuak berreskura zitzan, eta, beraz, espazioak birbanatzeari ekin zitzaion”.

Beharrezko tramiteak egin ondoren, horien artean datozen asteetan behin betiko onartuko den aldaketa hau, obrari laster berrekingo zaio. Horrekin, Udalaren eraikineko beheko solairuan herritarrei arreta emateko 23 postutarako gune bat eta itxaroteko gune bat egingo dira, baita arreta turistikorako eremu bat ere. Berregituraketa horren ondorioz, aurrekontua 117.866 euro handituko da.

Bera Bera berrurbanizatzea – II. Fasea

Tokiko Gobernu Batzarrak Bera Bera II. Fasea berrurbanizatzeko proiektuaren obrak kontratatzeko espedientea onartu du. Egin beharreko lana Hegaztien pasealekuko bi zatiren berrurbanizazioa da, lizitazioaren aurrekontua 1.642.187 eurokoa da eta gauzatzeko epea 7 hilabetekoa.

Galtzadaren konponketak

Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko galtzadako zoladurak konpontzeko proiektuko obrak kontratatzeko espedientea onartu du, 1.034.836 euroko lizitazio-aurrekontuarekin eta 36 asteko egikaritze-epearekin.

Vicomtech eraikina

Tokiko Gobernu Batzarrak Eskuzaitzetako E1.E. lurzatian Vicomtech eraikina eraikitzeko lizentzia ematea onartu du. Horrela, zentro teknologiko berria MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriaren zentroaren parte izatera pasako da, Donostiak teknologian eta berrikuntzan duen potentziala indartuz.

Euskara Plana 2023-2027

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Donostiako Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko VII. Plana.