- Lasterketa maiatzaren 10etik 12ra bitartean egingo da Gasteiz eta Donostia artean
- Ertzaintza eta udaltzaingoak arduratuko dira txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz
- Trafikoko lurralde-unitateek, ertzain-etxeek eta beste unitate espezifiko batzuek 330 ertzain (36 motor-gidari) jarriko dituzte probaren hiru egunetan
Itzulia Women 2024 lasterketaren hirugarren edizioa ostiralean, maiatzaren 10ean, abiatuko da Gasteiztik, hiru egunetan Euskadin zehar ibiltzeko, eta datorren igandean, maiatzaren 12an, iritsiko da Donostiara.
Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa, eta Ertzaintzako agenteek (Trafikoko lurralde-unitateek, Brigada Mugikorrak, Zaintza eta Erreskate Unitateak eta ertzain-etxeetako agenteek) eta eragindako udaletako udaltzaingoek parte hartuko dute dispositibo horretan.
TRAFIKOAN ERAGINAK
OSTIRALA, MAIATZAK 10: 1. ETAPA – GASTEIZ-ELGOIBAR
- Eraginak Araban:
N-240 09:55etik 10:35era gutxi gorabehera.
N-240 eta A-3006 errepideek bat egiten duten lekutik, Legutioko noranzkoan, N-240 eta A-623 errepideek bat egiten duten tokira.
- Eraginak Gipuzkoan:
AP-1
130 KPko irteerak, bi noranzkoetan, Arrasate parean, N-636 eta GI-627 errepideak elkartzen diren biribilgunean, 10:40tik 11:30era gutxi gorabehera.
AP-1 autobideak 133 KPan A-636 errepidearekin bat egiten duten tokian, Labe Garaien biribilgunean, 10:50etik 11:35era gutxi gorabehera.
AP-1 autobidearen irteera, 138 KPa, Ondartzako biribilgunearen parean, GI-627 errepidearekin bat egiten duten tokian, 10:55etik 11:40era gutxi gorabehera.
AP-8
64 KPko irteerak, Elgoibar parean, San Antolin biribilgunean, autobideak N-634 eta GI-2634 errepideekin bat egiten duen tokian, 11:25etik 12:15era eta 12:45etik 13:35era gutxi gorabehera.
48 KPko irteerak, Zestoa parean, Sansineneako pabiloiek eta GI-634 errepideak bat egiten duten biribilgunean, 12:05etik 13:00etara gutxi gorabehera.
54 KPko irteera, Itziar parean, 12:25etik 13:25era gutxi gorabehera.
Lasterketak N-634 errepidean ere izango du eragina goiz horretan, batez ere Elgoibar inguruan, bi adiz igarotzen baita bertatik, etaparen helmuga bertan dagoenez.
LARUNBATA, MAIATZAK 11: 2. ETAPA – BASAURI-BASAURI
Basauriko herriguneko sarrera-irteeretan eragina izango dute irteera neutralizatuak eta irteerako/helmugako arkuak, podiumak eta abar muntatzeko lanek.
N-625, bi noranzkoetan, Arrigorriagatik Ugao-Miraballesera, 10:30etik, gutxi gorabehera, lasterketa igaro arte. Kalkulatzen da kapsula osoa 35 edo 45 minutuan izango litzatekeela kanpoan, probaren hasiera baita.
Leku berean eragina izango du berriz ere 12:15etik 13:00etara gutxi gorabehera.
N-240, Igorretik Galdakaora, bi noranzkoetan, 10:40etik 12:00etara gutxi gorabehera.
N-634, Erletxes ingurua: 11:00etatik 11:45era eta 12:15etik 13:00etara gutxi gorabehera.
N-625, etaparen azken zatian, 12:50etik 13:40era gutxi gorabehera. Industrialdeetako eta merkataritza-guneetako sarrera-irteeretan eragina izango du 383 KPtik 387 KPra.
Lasterketak berriz ere eragina izan dezake Basauriko herrigunerako sarreretan lasterketa iristen denean.
- BIDE LASTERREN IRTEERETAKO TRAFIKO-ETENAK
AP-8, 105. IRTEERA BI NORANZKOETAN
IGAROTZEKO AURREIKUSITAKO ORDU ONENA: 11:30
TRAFIKOA ETETEKO benetako ORDUA: 10:45
N-637, 27. IRTEERA BI NORANZKOETAN
IGAROTZEKO AURREIKUSITAKO ORDU ONENA: 11:30
TRAFIKOA ETETEKO BENETAKO ORDUA: 10:45
N-637, 27. IRTEERA BI NORANZKOETAN
IGAROTZEKO AURREIKUSITAKO ORDU ONENA: 12:30
TRAFIKOA ETETEKO BENETAKO ORDUA: 11:45
A-8, 109. IRTEERA
AURREIKUSITAKO ORDU ONENA: 12:40
TRAFIKOA ETETEKO BENETAKO ORDUA: 12:00.
A-8, 110. ETA 111. IRTEERAK BI-625RANTZ BI NORAZKOETAN
TRAFIKOA ETETEKO BENETAKO ORDUA: 12:30 LASTERKETA IXTEKO
IBIGAILUAK BI-625 UTZI ARTE
AP-68, 1. IRTEERA BI NORANZKOETAN
IGAROTZEKO AURREIKUSITAKO ORDU ONENA: 13:00
TRAFIKOA ETETEKO BENETAKO ORDUA: 12:15.
IGANDEA, MAIATZAK 12: 3. ETAPA – DONOSTIA-DONOSTIA
- Irteerako adarrak itxiko dira honako errepideetan:
AP-8, 11. irteera (Oiartzun-Errenteria) Bilborako noranzkoa: 11:00etatik 13:0etara.
AP-8, 33. irteera (Orio), Bilborako noranzkoa: 12:00etatik 14:00etara.
GI-20, 10. irteera (Añorga-Lasarte), Aritzetatik Errenteriarako noranzkoa: 09:15etik 14:15era.
GI-20, 10. irteera (Ondarreta-Añorga), Errenteriatik Aritzetarako noranzkoa: 12:30etik 14:00etara.
GI-636-K (egungo GI-636-10), AP-8ko ordainlekuko irteera, bentak eta Araso industrialdea /Alcampo, suhiltzaileen biribilgunerantz, Irunerako noranzkoa (Letxumborro hiribide alderantz): 10:00etatik 12:30era itxita.
- GI-636 errepidean desbiderapen eta mozketa hauek egingo dira, eta Irun eta Errenteria arteko trafikoan eragina izango dute:
GI-636, Irun-Donostia noranzkoa:
- KP 10,100 bidegurutzea AP-8ra sartzeko: GI-636 errepidea moztuko da Donostiarako noranzkoan; zirkulazioa AP-8/Araso industrialderako sarbiderantz desbideratuko da 10:30etik 11:15era gutxi gorabehera.
- KP 3,100, Lezo-Errenteriarako irteera (GI-2638): irteerako adar hori itxiko da 10:45etik 11:30era gutxi gorabehera.
- KP 2,700, Altamirako tunelerako sarrera: Donostiarako noranzkoko zirkulazioa 11:40etik 12:30era itxiko da gutxi gorabehera.
GI-636, Donostia-Irun noranzkoa:
- KP 2,600 Errenteria-Lezorako irteera (GI-2638): irteerako adar hori 10:40tik 11:30era itxiko da, eta berriz 11:40tik 12:35era, baina litekeena da zirkulaziorako ez irekitzea, astirik ematen ez badu.
- KP 4,500, Oiartzunerako irteera (GI-2132): irteerako adar hori 10:40tik 11:30era itxiko da, eta berriz 11:40tik 12:35era, baina litekeena da zirkulaziorako ez irekitzea, astirik ematen ez badu.
- KP 4,800 (Lintzirin): GI-636 errepidea, Irunerako noranzkoan, 10:40tik 11:30era itxiko da gutxi gorabehera.
- KP 9,800, Irunerako noranzkoa (GI-2134) eta AP-8rako noranzkoa: irteerako adar hori itxiko da 10:40etik 11:30era gutxi gorabehera. GI-636ko zirkulazioa, Behobiarako noranzkoan, zirkulatzeko moduan izango da.
A-15 Iruñerako noranzkoa: 167 irteera itxiko da Astigarraga parean 10:05etik 10:40ra gutxi gorabehera.
N-634 Orio eta Donostia artean: bi noranzkoetan itxiko da 0 eta 12 kilometro-puntuen artean 12:20tik 14:00etara gutxi gorabehera.
BALIABIDEAK
Ertzaintza arduratuko da proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz, Euskadiko udaltzaingoekin elkarlan estuan. Guztira, parte hartuko dute 330 ertzainek eta 64 udaltzainek.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Trafikoko lurralde-unitateek 70 ertzain jarriko dituzte, horietatik 36 etapa bakoitzean estaldura emateko eta lagun egiteko motor-gidariak izango dira. Basauri, Durango, Erandio eta Gernikako ertzain-etxeek 78 agente jarriko dituzte; Gasteizko ertzain-etxeak eta Miñoiek 20 agente; eta Gipuzkoako Deba-Urola, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Irun eta Urola Kostako ertzain-etxeek 128 agente jarriko dituzte dispositiboan. Beste unitate espezifiko batzuek, hala nola, Brigada Mugikorrak, Zaintza eta Erreskateko Unitateak edo Aginte eta Kontrol Zentroak 24 ertzainekin esku hartuko dute.
GOMENDIOAK
Eusko Jaurlaritzak herritarrei dei egiten die garraio publikoa erabil dezaten, eta, gidatu behar izanez gero, ordezko ibilbideak erabil ditzaten, denboraz ibil daitezen eta agenteen jarraibideei jaramon egin diezaieten.
Era berean, errepideen egoera kontsultatzea gomendatzen du 011 telefono-zenbakian, www.trafikoa.euskadi.eus webgunean, @TrafikoaEJGV Twitter kontuan.