Josu Erkorekak: «Beti egongo naiz, umiltasunetik eta leialtasunetik,  laguntzeko prest”

0
PRUEBA
  • Gobernu berriaren osaketari dagokionez, Erkorekak adierazi du ziur dagoela negoziazio prozesua amaituko dela datozen urteetako erronkei aurre egiteko gai izango den Gobernu eraberritu eta sendoa eratuta

Jarduneko Lehen Lehendakariorde eta Segurtasuneko Sailburuari, Josu Erkorekari elkarrizketa egingo diote Radio Euskadiko “Boulevard” saioan. Elkarrizketan bere sailarekin zerikusia duten hainbat gai jorratu ditu, besteak bestea, argitaratu berri den 2023. urteko Delituen Memoria edota zabalik dauden ikerketak.

Delituen Memoria

Estatistika orokorrei erreparatuta, Erkorekak nabarmendu du delituen mapa konplexu horretan, herritarrek segurtasun ezaren sentsazioa izan dezaketela, “baina kalean, aurrez-aurre gertatzen diren delituek ez dutela gorakadarik izan; aldiz, era nabarmenean egin dute gora ziberdelituek eta indarkeri martxista kasuek”- azpimarratu du. Sailburuak azaldu duenez, azken delitu kasu hauei lotuta, kontzientziazio handiagoa dago orain eta genero indarkeria eta sexu-eraso kasu gehiago salatzen dira eta horrek aukera ematen du diagnostiko zehatzagoa egiteko eta egoeraren argazki errealagoa izateko.

Erkorekak elkarrizketa baliatu du, baita ere, bere ibilbide politikoaren errepasoa egiteko eta aitortu du momentu “konplexu” eta “une zailak” bizi izan dituela denbora honetan. Sindikatuekin izandako negoziazioei buruz galdetuta, azpimarratu du negoziazioak ez direla inoiz eten eta beti izan dutela hitz egiteko borondatea, “egia da, Tourraren atarian, egoera katramilatu egin zela, aurrekaririk gabeko haustura bat gertatuz, sindikatuen aurka ere egin zuen mugimendu asindikal baten eskutik”- adierazi du.

Amaitzeko, testigua hartuko duen gobernu berriaren eraketaz galdetuta Erkorekak esan du zeharka ari dela negoziazio prozesua jarraitzen baina ziur dela prozesua datozen urteetako erronkei aurre egiteko “Gobernu eraberritu sendo bat” eratuta amaituko dela; “ni, berriz, beti egongo naiz, apaltasunetik eta leialtasunetik, laguntzeko prest”- amaitu du.