Lehendakaria Urduñako Otxomaio jaien harira antolatutako ekitaldietan izan da gaur goizean. Olatz Garamendi eta Nerea Melgosa Sailburuek lagunduta, Iñigo Urkulluk, gainerako agintariekin batera, udaletxetik abiatu eta Antiguako Santutegiraino iritsi den segizioan parte hartu du, bertan Antiguako Ama Birjinaren omenezko meza egin da.