Barakaldoko BAFFEST jaialdiaren IX. edizioa aurrera doa eta, honezkero, programazioaren hainbat urrats egin ditu. Hala, maiatzean, bigarren fasea heldu da eta epamahaikideek 20 lan aukeratu dituzte guztira jaso diren 113 lanetatik. Hogei finalistek euren lanak defendatuko dituzte linean, maiatzaren 18an eta 19an, BAFFEST ASTEBURUAN, urriaren 5ean Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean egingo den ARGAZKI EGUNEKO ekitaldian sailkatzeko helburuz. Azken txanda horretan hautatutakoek, guztira 8 argazkilarik, sari gehigarria jasoko dute: Estudios Durero enpresak Zamudion (Bizkaia) zabaldu duen egoitza berrirako bisitaldia, urriaren 4an, ostiralarekin.
Argazki-ikustaldietan hautatu diren 20 argazkilariak, hain zuzen ere, hilaren 18an eta 19an lanak defendatuko dituztenak, ondokoak dira:
- Elena Lenguas Silva – «La Dehesa» – Instagram: @elenguas
- Lilia Ana Ramos Martín – «This is Acentejo» – Instagram: @liliaanaramosmartin
- Luciana Demichelis – «Limbo» – Instagram: @demichelisluciana
- Virginia Villacisla – «GASOLINA» – Instagram: @villacisla
- Elo Vázquez – «Habitat» – Instagram: @elovzqz
- Paloma Núñez de Arenas – «wtf means to be a man» – Instagram: @paloma.nuneza
- Bego Amaré – «Detener el paisaje» – Instagram: @begoama
- Meritxell Perpinyà Masip – «BONAE QUIETIS» – Instagram: @meritxell_perpinya_masip
- Julie Delabarre – «Poner en mi ataúd o quemar» – Instagram: @juliefotos
- Montaña Gama Vilallonga – «Recuerdo de Madrid» – Instagram: @gama_vilallonga
- Fernanda Del Barrio Orendain – «Ensayos para llenar un vacío» – Instagram: @fernanda.delbarrio
- Patricia Bofill Poch – «Mudar la piel» – Instagram: @patriciabofillpoch
- Uma Sol Seselovsky Peker – «Las Espaldas de Europa» – Instagram: @_umasesep
- Paula Elena Ramos – «ACTRIZ. MONJA. BANDOLERA» – Instagram: @paulaelenaramos
- Paula Artés Garcia – «Energía sumergida» – Instagram: @paulaartes_
- Paola Bragado León – «I love América, América Loves me» – Instagram: @paolabragado
- Usue Belandia Erauzkin – «Construir desde adentro» – Instagram: @lamalalata
- Victoria Gómez Díez – «La Ciudad-Némesis» – Instagram: @victoria.gee
- Helena Börjesson – «Mattias» – Instagram: @helena.borjesson
- Mercedes Hausmann – «Casal Onnagata» Instagram: @merhausmann
Horrela, Ane Abaldek, Carmen Dalmauk eta Laura C. Velak osatutako eta Yone Estivarizek eta Sara Berasalucek koordinatutako epaimahaiak, 20 argazkilarien saioa ikusi eta entzun ondoren, bigarren fasean hautatuetako 8ren lanak aukeratuko ditu, eta horiek izango dira Barakaldon, urriaren 5ean, egingo den azken fasera iritsiko direnak. Gainera, zortzi hautatuek Estudios Durero enpresak Zamudion (Bizkaia) zabaldu berri duen egoitza bisitatzeko aukera izango dute urriaren 4an, ostiralarekin. Bisita horretan, artista gonbidatu batek masterclass delakoa eskainiko du eta, opari gisa, finalisten argazki bana inprimatuko da.
Ekitaldia streaming bidez jarraitzea izango da, doan, honako esteka hau erabiliz bidez: www.twitch.tv/baffest. Ez da erregistratu beharrik izango BAFFEST ASTEBURUA linean eta zuzenean ikusi ahal izateko.
Horrela, emakumezkoen eskutik datorkigun argazkilaritza onenarekiko hitzordua urriaren 5ean izango da Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean, BAFFEST festibalaren Argazki Egun irrikatuan. BAFFESTen helburua da argazkigintza, adierazpen artistiko gisa, herritar guztiengana hurreratzea, artea eta kultura, berdintasuna eta bizikidetza sustatzen dituzten eguneroko gune erkideetan jarritako argazkiak baliatuz. Fotopop Producciones Culturales-en eskutik, Barakaldoko Udalak bultzatzen duen BAFFEST festibala indartsu datorkigu berriro ere.
Nabarmendu behar da, justifikatutako absentzia gertatuz gero, erakundea irtenbideren bat aurkitzen ahaleginduko da. Hala ere, ezinezkoa balitz, epaimahaiak erreserba-zerrendako hurrengoari esleituko dio plaza. Halaber, epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, eta aurkeztutako edozein lanen inguruan zalantzarik izanez gero, azken erabakia hartzeko erantzukizuna izango du. Era berean, etikarik ez duten eta BAFFESTen balioen aurka doazen lanak kanpoan uzteko erabakimena du.
Lehiaketaren oinarriak jaialdiaren webgune ofizialean argitaratuta daude: www.baffest.eus/eu
Oinarriak euskaraz: www.baffest.eus
EGUTEGIA:
- Maiatzaren 18a eta 19a: BAFFEST ASTEBURUA, linean
- Ekainaren 2a: 8 lan finalisten iragarpena
- Urriaren 4a: Finalisten bisitaldia Estudios Dureroren instalazioetan.
- Urriaren 5a: BAFFEST ARGAZKI EGUNA, Barkaldon: finalisten lanen aurkezpena eta irabazleen iragarpena
INFO +: