Eusko Jaurlaritzak Europaren Eguna ospatzen du eskualdeen protagonismoa defendatuta

0

Gaur Europaren Eguna ospatzen dela eta, Ekonomia eta Ogasun Sailak, Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzaren bitartez, bat egiten du ospakizun horrekin, eskualdeek Europa berrian izan behar duten protagonismoa Euskaditik ekarrita.

Horretarako, argitaratu den bideo batean nabarmentzen da Europak erronka handiei aurre egin behar diela gaur egun. Erronka horiek trantsizio energetikoa, digitala eta soziala eskatzen dute, etorkizuneko begirada ausart baten beharra baliarazita, sortzen ari den mundu berrian kontinente zaharrak bere lekua har dezan. Balioetan, lehiakortasunean eta gizarte-kohesioan oinarritutako begirada. Erronka horietarako Euskadik balio ikaragarriko elementuak eskaintzen ditu, hala nola munduan bakarrak diren hizkuntza eta kultura, eta posizio aurreratua berrikuntzan, hazkunde ekonomikoan eta desberdintasunen aurkako borrokan.

Adierazle sozioekonomikoek herrialde zorrotz, errespetatu eta humanista gisa kokatzen dute Euskadi nazioarteko testuinguruan. Urteurren honetan, Euskadik Europari eskaintzen dio bere energia, bere indarra eta tokian tokikotik mundu global batean lehiatzen lagundu daitekeen konbentzimendua.

Zeregin partekatu horretan, Euskadik Europar Batasunaren kohesio-politika batera finantzatzeko tresnen laguntza du.

Ekonomia eta Ogasun Sailak, Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzaren bidez, EGEF eta Europako Gizarte Funtsa programak planifikatu, kudeatu eta koordinatzen ditu. Programa horiek osorik gauzatu eta ziurtatu dira 14-20 aldirako, eta horien 21-27 aldi berria abian da jadanik, helburu hartuta aipatutako erronkei aurre egitea, honako hauekin bat etorriz: Europako Kohesio Funtsak Kudeatzeko 2021-2027 Euskal Esparru Estrategikoa, Espezializazio Adimenduneko RIS 3 Euskadi 2030 Estrategia (Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana) eta Basque Green Deal ekimena.