Euskadik eta Kubak lankidetza komertziala estutu dute

0

Aste honetan, bi eskualdeek duten merkataritza-harremanaren esparruan,  SPRI Taldean integratutako euskal enpresak nazioarteratzeko elkartea den Basque Trade & Investment (BT&I)ek, Gipuzkoako Merkataritza Ganberarekin batera, jardunaldi bat antolatu du.Bertan, euskal enpresek parte hartu dute Kubako enpresen ordezkaritzarekin biltzeko, eta Kuban eta beste herrialde batzuetan negozio- eta lankidetza-aukerak aztertu dira..

Htzorduan René Capote Forzate Kubako Ekonomia eta Merkataritza sailburua, Ivette Cartelle Perez Kubako enbaxadako merkatari-agregatua, Antonio Luis Carricarte Corona Kubako Merkataritza Ganberako lehendakaria, Mirta Rippes herrialdeko espezialista eta Panelazabal euskal enpresen ordezkaria izan dira.

Euskal esportazioetarako Latinoamerikako bosgarren helmugarik garrantsitzuena da Kuba:; 103 milioi euroko salmenta balioa du eta Karibeko herrialde osoko inportazioen %1,1 osatzen du.

Bileran, EAEko eta Kubako enpresen arteko negozio- eta lankidetza-aukerekin lotutako hainbat alderdi aztertu dira. Merkataritza-esparruan egiten diren ekintzen artean, euskal enpresek Kubako ekonomian duten zeregina nabarmendu da; izan ere, 40 konpainia baino gehiago daude Kuban, batez ere industria-sektorean.

Gainera, Habanako Nazioarteko Ferian (FIHAV) euskal enpresek parte hartu izanaren emaitzak eta esperientziak berrikusi ziren. Azoka, bi eskualdeen arteko esportazioak eta enpresa-lankidetza sustatzeko ekitaldi bat da.

1999az geroztik, BT&I-k euskal enpresen presentzia bateratua bultzatu du FIHAVn, networking-aukerak eskainiz eta Kuban euskal produktu eta zerbitzuak sustatuz.

“Euskadiko enpresek FIHAV bezalako ekitaldietan aktiboki parte hartzeak bi eskualdeen garapen ekonomikoari ez ezik, euskal esportazioen dibertsifikazioan eta sofistikazioan ere laguntzen du”, adierazi du Kubako Merkataritza Ganberako lehendakariak.

Basque Trade & Investment-en eta Kubako enbaxadaren arteko jardunaldiak Euskadiren eta Kubaren arteko merkataritza-harremanak eta enpresa-lankidetza indartzeko bideak aztertzeko gunea eskaini du.