OnEin Kontserbak, Euskadin egindako kontserba ekologikoak

0
PRUEBA

Gaur egun, jasangarritasunerako joerak presentzia handia du gure bizitzako hainbat esparrutan. Produktu ekologikoek elikaduran dute potentzial handiena. Inoiz ez da berandu inplikatzeko eta ingurumenarekiko arduratsuagoak diren alternatiba horien alde egiteko. Horregatik, Bego Villar Landetak, 51 urte zituela, kontserba ekologikoen negozio propioari ekitea erabaki zuen 2015ean, OnEin Kontserbak markarekin. 

“Bizitzaz aldatzeko une egokia zela pentsatu nuen, baita baserriko baliabideei garrantzia emateko momentua ere; etxaldea eta bere ingurua zaintzen genuen bitartean“, azaldu du enpresako CEOak. Horregatik, barazki kontserben elaborazioa profesionalizatu zuen, urteetan kontsumo propiorako egin zuen praktika. Hiru kontsumo talderentzat kontserbak ekoizten hasi zen: Karabeleko nekazaritza elkartea (Hernani), Lur Denok nekazaritza erakundea (Astigarraga) eta Guardaplata erretiratuen elkartea (Lezo). Bestalde, batez ere Gipuzkoako tokiko saltokietan eta kontsumitzaileen elkarteen dendetan saltzen ditu. 

Osagaiak bertakoak dira gehienbat, eta salmenta ia guztiak Gipuzkoan egiten dira. “Horrela, gure karbono-aztarna ahalik eta txikiena izatea zaintzen dugu“, azaldu du Bego Villar Landetak. Are gehiago, 2022an instalatutako eguzki-plakekin elektrizitatea sortzen du, eta sukaldean biopropano ziurtatua erabiltzen du. Era berean, “konpostajea egiten dugu gure hondakin organikoekin, eta baratzean aprobetxatzen dugu, non barazkien zati handi bat barazki kontserbetarako ekoizten dugun”. 

Etorkizunari begira, produktu izarraren bilgarri mota aldatu nahi du, bezeroentzat jasangarriagoa eta erosoagoa izan dadin; bere webgunean online salmenta eskaintzeko gura du; eta enpresaren antzeko balioak dituen banatzaile bat aurkitu nahi du, emaitza ekonomikoak hobetzeko eta plantilla handitzeko. 

Produktu guztiek Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (EKOLURRA) emandako ziurtagiri ekologikoaren zigilua dute: tomate xehatua, tomate frijitua, boloñar saltsa, piper saltsa, pistoa, barazki pureak, marmelada extrak eta sagar dultzea. OnEin Kontzerbakeko CEOak dioenez, “nahiz eta gaur egun kontsumitzaileak gero eta azukre gutxiago duten produktuak eskatzen dituen, gehien saltzen dudan produktua kanabera-azukre gehien duena da: sagar dultzea, oso-osorik Errezil sagarrarekin egina”. Hala ere, marmeladei urtero azukrearen ehunekoa murrizten die; gaur egun, % 70 fruta baino gehiagorekin ekoizten dira. 

Aldi berean, tokiko esne eta deribatuen ekoizle batekin egiten du lan, bere beharretara egokitzen diren marmeladen errezetak garatuz, Euskadin bere osotasunean egindako zapore desberdineko produktuak lortzeko. Hurbiltasuna eta jasangarritasuna OnEin Kontserbaken DNAn daude. “Ez zitzaigun inoiz burutik pasatu beste modu batera egitea. Ziur gaude bide bakarra dela gure ondorengoek planetaren bizitzak aurrera jarrai dezan beharrezko baliabideak eskainiko dituen planeta bat heredatzeko”, dio Bego Villar Landetak. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.