Nerea Melgosa, “SER de Álava 2024” Sarien banaketan

0
  • Almudena Cid, Gorka Ortiz de Urbina, Mauro Entrialgo, Martínez Zabala familia eta Mike Kennedy Gasteizko Europa Jauregian saritu dituzte

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak Almudena Cid, Gorka Ortiz de Urbina, Mauro Entrialgo, Faustino Upeltegietako Martínez Zabala familia eta Mike Kennedy —Michael Volker Kogel— zoriondu ditu gaur arratsaldean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, Cadena Ser erakundearen «SER de Álava 2024» sariak jaso dituztelako.

Ekitaldia Naiara López de Munain´ek eta David Rodríguez de Yurre´k aurkeztu dute, irratiko zuzendari José Luis Martínekin batera. Egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonak, erakundeak, kolektiboak edo entitateak saritzen ditu urtero SER Vitoriak “SER de Álava” sarien bidez. Saritutako pertsonek Arabako mapa original batzuk jasotzen dituzte, harriz eta egurrez eginak.

Almudena Cid gimnasia erritmikoko gimnastak estatuko selekzioarekin lehiatu zuen. Hainbat Olinpiar Jokotan lehiatu zuen, eta gaur egun interpretazioan eta literaturan ari da lanean. Gorka Ortiz de Urbina Zeledon izan da. Mauro Entrialgo komikigile eta marrazkilari gisa nabarmentzen da. Martínez Zabala sendiak laugarren belaunaldia du Faustino, Campillo eta Marqués de Vitoria upeltegien buru. Michael Volker KogelMike Kennedy izenez ezagunagoa— Los Bravos taldeko liderra izan zen. Aspalditik Araban bizi da erretiratua.