Parte Zaharreko Arriskuen Prebentziorako Plana aurkeztu da

0

Udalak kontrol eta jarraipen lana egiten jarraituko du eta, horretan, hainbat udal departamentutako langilek parte hartuko dute

Donostiako Udalak Parte Zaharreko Arriskuen Prebentziorako Plana aurkeztu du. Plan honek Parte Zaharra osorik, Ekialdeko zabalgunea eta Kaiari eragiten die, eta egin da Parte Zaharreko auzotarren zein ostalaritza eta merkataritzaren baldintzak hobetzeko lan-esparruan.

Hiru ekintza aurreikusiten ditu:

  • auzotarrei zuzendutako informazio, formazio eta sentsibilizazio kanpaina;
  • arriskuen prebentziorako datuak hartzea eta establezimenduen egungo egoera aztertzea;
  • eta establezimenduetako langileei suteak prebenitzeko eta itzaltzeko formazioa ematea.

Etxebizitzak

Planak eraikinak eta bide publikoa kontuan hartzen ditu, eta lehenengo kasuan etxebizitzak eta establezimenduak bereizten ditu. Hortaz, aurreikusita dago etxebizitza guztietara helaraztea suteak prebenitzeko informazioa eta auzotarren erkidegoei aholkularitza eskainiko zaie suteak itzaltzeko detektoreak edo elementuak jartzeko.

Establezimenduak

Establezimenduei buruz, Planak aurreikusiten du establezimenduak bisitatzea, segidako helburuarekin: egungo egoeraren gaineko eta suteak detektatzeko, lokalak husteko, alamara egoera aditzera emateko, eta sua kontrolatzeko eta itzaltzeko dituzten neurrien gaineko datuak hartzea, suteen aurkako segurtasuna hobetzeko aholkuak eman ahal izateko.

Halaber, beste hainbat gauza aztertuko dira, besteak beste, instalazioak, garbiketa eta desinfekzioa, baita produktuen identifikazio eta kontserbazio egoera ere, edota establezimenduetan arriskuen prebentzioa hobetzeko baliagarria izan daitekeen dokumentu gehigarriak.

Horiek horrela, formaziorik ez duten establezimeduetako langileei suteak prebenitzeko eta itzaltzeko ikastaroak antolatuko dira. Helburua da, lan-txanda guztietan arlo honetan formazioa duen langileak daudela bermatzea.

Kontrola eta jarraipena

Planak etengabeko hobekuntza prozesua zabalik izango du, izan ere, Udalak kontrol eta jarraipen lana egingo du, eta lan horretan, hainbat udal departamentutako langilek parte hartuko dute. Ondorioz, uneoro informazioa eguneratuta egongo da eta epe ertain eta luzera prebentzio arloko proposamenak egin ahal izangod dira.