SPRIren deialdi berria, ETEen lehiakortasuna eta digitalizazioa bizkortzeko, startup teknologikoekin lankidetzan arituz

0
PRUEBA

BIND SME-ek, startupekin lankidetzan ETEentzako soluzio berritzaileak garatzea proposatzen duen ekimenak, laugarren deialdia egiten du. Eraldaketa digitalaren bidez lehiakortasuna hobetzeko interesa duten Euskadiko enpresa ertain eta txikiek ekainaren 28ra arte eman ahal izango dute izena, BIND SME-enlaugarren edizioan parte hartzeko.

BIND SME ekimena Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen eta Up!Euskadi bere plataformaren bidez sortutako BIND berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataformaren parte da. Gaur egun, hiru ekimen ditu EAEko industrian eta administrazioan digitalizazioa eta lehiakortasuna bultzatzeko: azelerazio-programa, enpresa korporatibo handiekin lankidetzan; BIND SME, startupekin ETEak konektatzen dituena; eta BIND GovTech, euskal sozietate publikoen digitalizazioa sustatzen duen ekimena.

Euskal ETEen erronka berriei erantzutea

BIND SME ekimenaren helburua euskal enpresa txiki eta ertainen digitalizazioko erronkei erantzun bat ematea da. Horretarako, startup berritzaileekin konektatzen ditu ETEak, aldez aurretik definitutako erabilera-kasuen bidez, enpresa bakoitzaren beharren arabera.

Hiru edizioetan, 55 ETEk eta 30 startupek baino gehiagok hartu dute parte, eta soluzio berritzaileak jarri dituzte abian elikaduraren, eraikuntzaren, energiaren, ekipamenduaren, ingurumenaren, manufaktura aurreratuaren, siderurgiaren eta automobilgintzaren arloetan, ETEen eraldaketa digitalean aurrera egiteko eta lehiakortasuna hobetzeko.

BIND SME ekimenak startup nazionalen eta nazioartekoen talentua erakartzen du, ETEen beharrei erantzuteko gai diren soluzio teknologiko disruptiboekin. Aurreko edizioetako proiektuetan gehien erabili diren teknologien artean daude Adimen Artifiziala, Gauzen Internet (IoT), zibersegurtasuna eta manufaktura gehigarria. Hirugarren edizioan, 130 startup aurkeztu ziren 18 ETE parte-hartzaileek planteatutako 5 erronkei erantzuteko.

Aurreko edizioetan garatutako proiektuen artean daude, alde batetik, Dimeco ETEarena, merkatuko liderra prentsazko elikatze-lerroetan eta zeharkako ebaketa-lerroetan, Immersia startuparekin batera. Startup honek plataforma aurreratu bat sortu zuen produkzio-prozesuko datuak integratzeko gai diren makinak bistaratzeko, materialen kalkuluak optimizatzeko eta produkzio-abiadurak kalkulatzeko. Bestetik, nabarmentzekoa da Eldu ETEak, goi-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzen eta mantentzen espezializatuak, Kevo startuparekin batera abian jarritakoa. Startup honek adimen artifiziala aplikatzen du ahotsa aztertuz, goi-tentsioko eta behe-tentsioko instalazio elektrikoak berrikusteko. Horri esker, datuak hartzeko orduan eraginkorragoak dira orain eta langileen segurtasuna areagotu da.

Zer onura eskaintzen dizkie ETEei SME Connectionek? 

BIND plataformak ETEentzat abian jarritako ekimenean parte hartzeak hainbat onura dakartza:

  1. Talenturik eta teknologia berritzaileena eskuratzea.
  2. Erronka teknologikoei modu pertsonalizatuan erantzutea.
  3. Sektorean arrakasta izan duten kasuak eta industria bakoitzerako teknologia disruptiboak ezagutzea.
  4. Berrikuntza irekiko adituekin lan egitea eta berritzeko gaitasunak garatzea.
  5. Lehiakortasuna hobetzea.
  6. Sektorearen buru izatea eta ETE berritzaileen ekosistemarekin esperientziak partekatzea.
  7. Enpresaren digitalizazioan aurreratzea.

Ezagutu itzazu BIND SME Connectionen faseak 

ETEei zuzendutako BIND ekimenak deialdi bat egiten du urtean behin, eta hainbat fase biltzen ditu urte osoan zehar:

    1. ETEen izen-ematea eta erabilera-kasuen definizioa: Euskal ETEen izen-ematea industriaren buru izateko eta haien beharrak aurkezteko (maiatza-ekaina).
    2. Erabilera-kasuen aurkezpena eta Startup-en izen-ematea: ETE bakoitzak gehienez 3 kasutan parte hartzen du eta hasiera ematen zaio startup-en izen-emateari (iraila-urria).
    3. Hautaketa-prozesua eta matching:  soluzioa onena proposatzen duten startup-ak aukeratzea eta ETEarekin proiektuak zehaztea (urria-azaroa).
    4. Proiektuen garapena: ETEen eta startup-en arteko lankidetza eta proiektu bateratuak abian jartzea (abendutik ekainera)

Ezagutu BIND SME parte hartzearen abantaila guztiak, beren arrakasta-kasuak, eta zure parte-hartzea eskatzeko modua hemen