Bingen Zupiria sailburua Musika Bulegoa Sariak banatzeko ekitaldian izan da

0

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria Musika Bulegoa sariak banatzeko ekitaldian izan da gaur. Iruñean egin den ekitaldian Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria ere egon da. Musika Bilegoa sariak esleitzeko, Euskal Herriko artista eta taldeek iaz sortutako 120 musika-proiektu eta -proposamen aztertu ditu musikagintzan aditu eta arituak diren zortzi pertsonak osatutako epaimahaiak. Hain zuzen, zortzi sari ebatzi ditu aditu-talde honek. Hala, sarien zortzigarren edizio honetako saridunak hauexek izan dira: Bas(h)oan, BilbaoSinfonietta, Ibil Bedi, Izaro, Janus Lester, Rüdiger, Zetak eta Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Callejala “Irati” filmaren soinu bandagatik.

Etxepare Insitutuak, berriz, euskal musika mugaz kanpo, nazioartera, zabaltzeko egindako lana aitortu ohi du urtero. Bada, aurten, Euskal Barrokensemble taldeak jaso du errekonozimendu hori, antzinako musikaren esparruan estilo propioa lantzeaz gain, hura euskara eta euskal kulturarekin sustraitu eta munduko bestelako hizkuntza eta kulturekin uztartzeagatik, beste arrazoien artean.
Aipatutako bederatzi proiektu hauetako bakoitzak, 2.000 euroko diru-saria eta Fernando Mikelarena artistak diseinatutako eskultura bana jaso dute.

Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteko zuzendaritza-batzordeak, halaber, ohorezko sari berezia ere eman ohi du urtero. Aurten Gor Diskak disko-zigilua aitortu du euskal musikan egindako ibilbide eta ekarpenarenagatik. Aurtengo nobedade nagusia Publikoaren saria izan da. Musikazaleek 50 proiektu finalisten artean eta aplikazio baten bidez bozkatu ahal izan dute bere artista gogokoena. Kategoria honetako saria ESAS-ek (Emakume sortzaile eta artisten sarea) jaso du.