- Misioen kopurua agentzia sortu zenetik egin den handiena da, 2022an baino sei misio gehiagorekin. 91 misioetatik % 74 kirol probetara egin ziren, hau da, konpetizioetara, eta gainontzekoak entrenamenduetara
- Iaz, Dopinaren aurkako Euskal Agentziak positibo kasu bat antzeman zuen testosteronan, Nazioarteko Atletismo Federazioarentzat egindako misio baten.
Dopinaren aurkako Euskal Agentziak iaz 320 kontrol egin zituen n 91 misiotan, aurreko urtean baino sei misio gehiago, 2005ean agentzia sortu zenetik egindako misioen kopururik handiena. Iaz, Nazioarteko Atletismo Federazioarentzat egindako lagin-bilketa baten, testosterona-positibo bat atzeman zuen Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak.
2023an 91 misio egin ziren guztira; horietatik 67 kirol probetara egin ziren, hau da, konpetizioetara eta 24 entrenamenduetara, hau da, lehiaketatik kanpo. Guztira 270 lagin jaso ziren lehiaketan eta 50 lehiaketatik kanpo. Generoari dagokionez kontrolen xede izan ziren kirolarien %77 gizonezkoak izan ziren eta %23 emakumezkoak.
Guztira 14 kirol-modalitatetan egin ziren dopinaren aurkako probak, gehienak arraunean (104 proba), errepideko txirrindularitzan (64), errepideko atletismoan (44), ziklokrosean (18) eta triatloian (18).
MODALITATEA |
JASOTAKO LAGINAK |
ARRAUNA | 104 |
ERREPIDEKO TXIRRINDULARITZA | 64 |
ERREPIDEKO ATLETISMOA | 44 |
ZIKLOKROSA | 18 |
TRIATLOIA | 18 |
ATLETISMO KROSA | 16 |
HHKK HARRIJASOTZEA | 15 |
HHKK AIZKOLARITZA | 13 |
PISTAKO ATLETISMOA | 12 |
MENDIKO LASTERKETAK | 11 |
DUATLOIA | 6 |
CROSSFIT-A | 5 |
ESKU PILOTA | 2 |
SEGA | 2 |
Dopinaren aurkeko Euskal Agentziak 2023an testosteronan (S-1 Taldea, Agente Anabolizatzaile Androgenikoak) positibo emateagatik kontrako emaitza analitiko bat atzeman ondoren nazioarteko federazioak espedientea hasi eta kirolaria zigortu zuten.
Dopinaren aurkako Euskal Agentzia
Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzaren mendekoa da eta Euskadin dopinaren aurkako borrokaren eskumena berea da. 2005ean hasi zen kontrolak egiten, eta ordutik dopinik gabeko kirola lortzeko eta dopinarekin zero tolerantzia kultura ezartzea lortzeko lan egiten du. Espainiar estatuan dagoen bi agentzietako bat da Euskadikoa, bestea Estatu mailakoa da. Dopinaren Euskal Agentziaren eginkizunen artean prestakuntza eta aholkularitza ere badaude.