Montxo Armendárizek ´Tasio´ (1984) filmaren kopia zaharberritua aurkeztu du Cannesko Zinema-jaialdian

0

Zuzendari nafarraren filma Boloniako L´immagine Ritrovata laborategietan 4Kn zaharberritu du Euskadiko Filmategiak, eta ikusleek txalo hunkigarri batekin hartu dute

Montxo Armendárizek Tasio (1984) filmaren zaharberritutako kopia aurkeztu du gaur arratsaldean Cannesko zinema-jaialdian. Euskadiko Filmategiak L´immagine Ritrovata laborategietan (Boloniako Zinematekaren menpe daude) 4Kn zaharberritu du filma, eta bertaratutakoek txalo hunkigarri batekin jaso dute.

Proiekzioa Buñuel aretoan izan da, eta Armendárizez gain Puy Oria ekoizlea, Joxean Fernández Euskadiko Filmategiko zuzendaria, Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, Sophie de Mac Mahon Mercury Filmseko (pelikularen jabea) arduraduna, Frédéric Maire Suitzako Cinematecaren zuzendaria; eta Thierry Frémaux, Cannesko zinema-jaialdiaren zuzendaria ere izan dira.

Informazio gehiago hemen