Nerea Melgosak gogoratu du Eusko Jaurlaritzak ibilbide bat bultzatzen duela konpainiei laguntzeko kontziliazioa beren enpresa-filosofian sartzeko apustuan

0
Bilbao 16-05-2024 La consejera en funciones de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales del Gobierno Vasco, Nerea Melgosa ha destacado hoy las políticas de impulso a la conciliación que viene implementando su departamento. Lo ha hecho en el acto de presentación del ‘Ranking de Empresas por la Igualdad’, organizado por Artizarra Fundazioa y la Fundación Woman Forward en Bilbao, en el BAT | B Accelerator Tower. El evento ha servico asimismo para premiar a las empresas que han destacado en la promoción de la igualdad en el ámbito empresarial del País Vasco. /// Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako jarduneko sailburu Nerea Melgosak bere saila ezartzen ari den kontziliazioa bultzatzeko politikak nabarmendu ditu gaur. Hala egin du Artizarra Fundazioak eta Woman Forward Fundazioak Bilbon, BAT | B Accelerator Tower-en, antolatutako "Berdintasunaren aldeko Enpresen Rankinga" aurkezteko ekitaldian. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-esparruan berdintasuna sustatzen nabarmendu diren enpresak saritzeko balio izan du ekitaldiak. © MITXI
  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Artizarra Fundazioaren eta Woman Forward Fundazioaren ekitaldi bati amaiera eman dio

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako jarduneko sailburu Nerea Melgosak bere saila ezartzen ari den kontziliazioa bultzatzeko politikak nabarmendu ditu gaur. Hala egin du Artizarra Fundazioak eta Woman Forward Fundazioak Bilbon, BAT | B Accelerator Tower-en, antolatutako «Berdintasunaren aldeko Enpresen Rankinga» aurkezteko ekitaldian. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-esparruan berdintasuna sustatzen nabarmendu diren enpresak saritzeko balio izan du ekitaldiak.

Melgosak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak azken urteotan ibilbide bat sortu du konpainiei beren enpresa-filosofian kontziliazioa sartzeko apustuan laguntzeko: diagnostiko bat eta kontziliaziorako ekintza-plan bat egiteko laguntza ekonomikoekin; Kontzilia enpresa-komunitatean banakako eta taldeko laguntza emanez; gizarte-sentsibilizazioaren aldeko apustua eginez; kontzilia-webgunearen bidez informazioa eskainiz; eta aintzatespen publikorako sistema bat ezarriz, erakundeek kontziliazioarekin duten inplikazioari balioa emateko.

Adierazi duenez, «kontziliazio-neurriek plantillaren, enpresaren beraren eta hura osatzen duten lanpostu moten beharrak kontuan hartuta planteatzen direnean funtzionatzen dute». Eta gogoratu du datozen asteetan enpresetan kontziliazio-diagnostikoak eta -planak egiteko laguntzen deialdi publiko berri bat argitaratuko dela.