PRUEBA
Datorren maiatzaren 20tik aurrera, Jose Miguel Barandiaran kalea eta Paseo Berria Bertakoentzako Aparkaleku Esklusiboa izateari utziko diote. Horren ordez, 5 metrotik gorako ibilgailuak aparkatzeko eta zirkulatzeko araudi berria jarriko da indarrean. Aldaketa hau apirilaren amaieran egin zen Eduardo Chillida pasealekuan.
Hala, orain arte bertakoentzako araudi berezia zuten eremu horiek honela arautuko dira:
- Alde batetik, seinale batek debekatu egingo du 5 metro baino gehiagoko ibilgailuen zirkulazioa inguruan, zamalan ordutegian izan ezik.
- Bestetik, aparkalekuak zoladuran seinaleztatuta daudenez, ibilgailuak markatutako perimetroaren barruan kokatu beharko dira, hori gainditu gabe.
Arau hauek Zirkulazio Ordenantzak erregulatzen ditu, eta horiek ez betetzea zehatzeko arrazoia da, nahiz eta lehenengo bi asteetan (ekainaren 3ra arte) kontrol informatiboa bakarrik egingo den. Salbuespen gisa, Saguesen «ibilgailu baimenduak» sartu ahal izango dira inguruan ekitaldiak egiten diren uneetan.