Zupiria sailburua Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketan (UDALTOP) parte hartu du

0

Gaur Lasarten izan da udaletako euskara zerbitzuak elkarrekin topo egiten duten topaketa, “Udaltop”. Topaketa honen irekieran Eusko Jaurlaritza, hiru Foru Aldundiak, Nafarroako Gobernua eta Iparraldeko ordezkariak izan dira. Udaltop topaketaren aurtengo edizioan hurrengo gaiaren inguruan mintzatu dira: “Nola erakarri etorri berriak euskarara? Eta, euskaldunok, nola hurbildu etorri berrietara?”

Bere hitzaldian, Bingen Zupiriak, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, berriki onartutako AROA Marko Estrategikoa ekarri du gogora. Dokumentu partekatu honetan hainbat erronka biltzen dira eta baita lan-lerroak ere. Udaltop-eko aurtengo gaiari helduta, Zupiria sailburuak azpimarratu du hezkuntza sistemak eta euskarari lotutako emozio positiboek garrantzia handia dutela.

Informazio gehiago hemen.