Astekonomiak apirileko adierazleak biltzen ditu gaur, hala nola Euskadiko KPIaren gorakada, bolada onean jarraitzen duen aire-trafikoa eta turismoen matrikulazioen gorakada

0
PRUEBA

Astekonomiak apirileko hainbat adierazle ekonomiko jasotzen ditu gaurko emanaldian. Horien artean daude Euskadiko KPIaren gorakada (% 3,5), euskal aireportuetako aire-trafikoa (gora egiten jarraitzen du) eta turismoen matrikulazioen hobekuntza.

Alde batetik, apirilean, Euskadiko KPIak hiru hamarren egin du gora, eta % 3,5ean kokatu da. Hortaz, bi hilabetez jarraian egin du gora. Gasaren eta elikagaien prezioa garestitzeak eragin zuen bilakaera hori. Bestalde, azpiko inflazioa % 3,4tik % 3,1era jaitsi zen, eta, horren ondorioz, KPIaren azpitik geratu da, 2022ko azarotik ez bezala.

Gainera, apirilean, euskal aireportuen bitartez desplazatutako pertsonen kopurua % 9,7 igo zen aurreko urtearen aldean. Guztira, 661.603 pertsonak bidaiatu zuten hegazkinez aldi horretan: serie historiko osoan apirilean lortutako erregistrorik altuena.

Era berean, eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiak argitaratutako azken datuen arabera, urteko lehen lauhilekoan 9.182 auto saldu ziren Euskadin, aurreko urteko aldi berean baino % 5,9 gehiago. Horrela, berretsi egin da joera positiboa, eta pandemia hasi zenetik lehen lauhileko batean izandako erregistrorik altuena lortu da.

Asteroko laburpen hau minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da, eta gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea du helburu.