Melgosak Euskal Autonomia Erkidegoan zenbait hamarkada garatzen daraman gizarte- eta osasun-zerbitzuen sistemen koordinazio-lana azpimarratu du

0
PRUEBA
  • «Pertsonak osasun-arlotik artatzeak pertsona horren gizarte-egitura ezagutzea eskatzen du»

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak, gaur, gizarte- eta osasun-zerbitzuen sistemen koordinazio-lana azpimarratu du. Izan ere, «Euskal Autonomia Erkidegoan hamarkadak daramatzagu lan hori egiten» eta etorkizunean ere «funtsezko lan-ildoa izaten jarraituko du». «Pertsonak osasun-arlotik artatzeak pertsona horien gizarte-egitura ezagutzea eskatzen du. Eta, modu berean, gizarte-politiken sistematik erantzun bat emateko, pertsona hori artatzen duten osasun-profesionalekin koordinatu behar da”.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Psikologia Kalean ekimenaren inaugurazioan parte hartu du gaur, Bizkaiko Psikologia Elkargoak antolatuta.

Gizarte-laguntza eta osasun-laguntza koordinatzeko moduaren adibide bat ERDU programa da, Melgosak azaldu duenez. ERDUk adikzioak eta behar soziosanitarioak dituzten eta baliabide tradizionaletatik urrun dauden edo arreta espezializatua jaso ezin duten pertsonen egoera hobetzen lagundu nahi du. «Programaren helburua da pertsonaren inguruan sistema desberdinetako baliabideak (oinarrizko gizarte-zerbitzuak, osasun mentaleko zentroak, bigarren mailako arretako gizarte-zentroak, aterpetxeak, eskakizun txikiko zentroak, Ertzaintza, Lanbide eta abar) elkar lotzea», azpimarratu du. ERDU, gainera, programa publiko bat da, Eusko Jaurlaritzak bultzatua, baina arazo bat antzeman eta ekintza-ildo bat planteatu zuten lau gizarte-erakundek asmatu eta egikaritua.